Bartzelonatik bueltan etxeratu eta... etxeko lanak.

Ni be bat natok hireaz, printzipixoetan behintzat. Segurutik
merkatu-sistemak bere ajiak sortzen jittuk. Printzipixo-kontuetan bat etorri
geinkiaz baiña kasuistikia ugarixa dok. Zenbateraiño daguan etxe bat hutsik
(denporia), zenbateraiño dan negozixua eitteko erosittakua, edo
gurasoengandik jasotakua, edo seme-alabentzat bereziki erosittakua. Untzaga
plazan hutsik edo Agiñako elixa onduan...

Bestelakorik be badaok. Gaurreguneko merkatuan 600.000 euro balio daben
etxiak, 30 euron errentiaz. Eta batzuetan aberatsa uezaba dok, eta inkilinua
pentsiño urridun atsoa. Baiña beste batzuetan, diru bako atso zaharra da
jabia eta, inkilinuak, ostera, soldata ederreko gaztiak.

Eta merkatu-sistemak ezezik, gure bizimodu honetako gizartian
laguntza-sistemak be ajiak jakaz. VPOko etxia eskuratu eta handik gutxira
soldata haundi bi dittuan bikotian kasua, edo saldu eta sekulako plusbalixak
lortzen dittuanenak...

"Hecha la ley, hecha la trampa". Nik siñistuta naok hórrek kasuok soluziño
erreza balekek, erakunde publikuak konponduko leikiezela. Eta ez
erakundietako jendia berez "ona" (bihotz onekua) dalako, batez beste gauzak
ondo eittia komeni jakelako baiño.  Kontu izan, horrelako injustizietan
irabazle bakoitzeko beste galtzaille bat daguala, eta aldrebes. Hau dok,
hire neurria erabilliz, erabagi popular bakoitzeko ondorixo inpopular bat
daguala eta, horretara, erabagi inpopular bakoitzeko ondorixo popular bat.

Bihar bada hi eta nere arteko diferentzixarik haundixe holako kontuetan zera
dok: Hik dudatan jartzen dok erakundiok erabagi onak hartzeko borondaterik
ete daken. Eta nik, ostera, dudatan jartzen juat erabagi txarrik hartzeko
aukera askorik ete daken. Bihar bada hik eukiko dok arrazoia, baiña nik
azken 43 urtetotako 19tan administraziñuan (8 ETBn, 7 Eusko Jaurlaritzan eta
4 Udalian) egon izan nok biharrian eta horixe dok ikasi dotena. Eta
despistaua banok, baiña tontoegixa.

Amatiño



Ahaztu jatan Amatiño:
Ados najagok, gobernu batek beti neurri popularrak ezin dittuala hartu
esaten duanian (jakiña, hau ezin dok atxekixia izan beti neurri
inpopularrak hartzeko).
Etxebizitza politika kontuangaittik akordau nauk honekin. Izan be,
eskuhartze nahikua inpopularra izango litzake piso hutsen jabiak pisuak
mobilizatzera derrigortzia, edo merkatu libria fiskalizatzia, eta ni
horren alde najagok.
O
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to