Nola hala jarraittu dot giza lege gitxiko mutila eta borondate ona zalantzan jartzen ei jakon 61 urteko gaztian arteko kalaka. Baina esan bihar, eztabaida gaixa abiadura handiko trena izanda, subjektibokerixatan harixa sugetu eta mamixa desitxuratu ein dirala uste dot, dialektikaren mesedetan, norbaiten edo zerbaiten mesedetan bada.
Mamixa, nere subjektibotasun edo kerixaren modurik objektibuenian: - AHT ez da bideragarrixa. Datu ekonomiko gordinak hartuta, ez da amortizagarrixa. Lurraldiari ezarriko jakon hipotekia altuegixa. - Gaur egun, XXI.mendean, ez dago Proiektu honekin naturari eragingo jakon kaltea kualitatiboki eta kuantitatiboki zehazteko jakiturixa eta teknologixarik, ezta gogorik bez. Epe ertain-luzera eragingo dittuanak ezin dira aurrikusi. - Ez dau inungo trafiko arazorik konponduko. Hiriburuen arteko garraiua, egiten diren garraiobideetako mugimenduen %1,5era ez da heltzen. Horretarako errepideen azpiegitura haunditzeko beste makro-obren beharra dago. - Ejekutibuendako abioi bidaia laburren ordezkua da. - Desjabetzak egiteko zabaldu diren prozedurak, "Procedimiento de Urgencia" lez aurrera eramango dira. Faxistek egindako legearen era faxistena. - Amatiño, Nuriari Oierrek diñona edo nik diñodana azaldu biharrian, Roberto Bermejonak aproposagoak iruditzen jataz. Bermejok esan, idatzi, aztertu eta zehaztu dituen analisi ekonomikuen (numero asko eta ulergarrixekin) inguruan ez dot iñun ikusi, entzun, irakurri ezer, ezer, ezer, datu horretxek zalantzan jarri edo ezeztatzen dittuanik. - Borondateak eztabaidatik kanpora daude, borondate onakin be AHT bezalalako gaiztakerixa haundixak ein leikez-eta. Gaiztekerixia dana nere ustia da. Gaiztakerixa haundixa gañera, eta horretarako datu objektibuak aztertzen saiatzen naiz, inoren borondatiari erreparau barik. - Marbella.............ba hementxe G.I.L. bezalako partidu bat ez dagolako, Ertzaintzak ikertzeko modukua. Zipaioak herriaren kontra ibiliko dira zenbaitetan, ugazabaren kontra ez. Susmotik gora dagozen zantzuak edo kasu zehatzak ezagutzen dittut, batipat hirigintza eta obra publikoen inguruan. Asier Arregi. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
