Mamixa, nere subjektibotasun edo kerixaren modurik objektibuenian:
- AHT ez da bideragarrixa. Datu ekonomiko gordinak hartuta, ez da
amortizagarrixa. Lurraldiari ezarriko jakon hipotekia altuegixa.
> Ze datu ekonomiko?
- Gaur egun, XXI.mendean, ez dago Proiektu honekin naturari eragingo
jakon kaltea kualitatiboki eta kuantitatiboki zehazteko jakiturixa eta
teknologixarik, ezta gogorik bez. Epe ertain-luzera eragingo dittuanak
ezin dira aurrikusi.
> Eta jakituri hori ez badago... dana da sinestea, datu barik, ona dala
sinistea edo txarra dala sinistea. Norberaren fedea.
- Ez dau inungo trafiko arazorik konponduko. Hiriburuen arteko garraiua,
egiten diren garraiobideetako mugimenduen %1,5era ez da heltzen.
Horretarako errepideen azpiegitura haunditzeko beste makro-obren beharra
dago.
> Kontu hori txarto atarata dago. Eibar eta Arrate arteko trafikoa
bideratzen ez dabelako tren horrek balioa galtzen dau??, ze hori bai sartu
da ehuneko horretan.
- Ejekutibuendako abioi bidaia laburren ordezkua da.
> Hau be ezertan oinarritu barik. Oraindik ez dakigu prezioa, beraz ezin
da hori baieztatu. Nik beste uste (nahi) bat daukat, trena, tren guztiak
lez, guztientzako izango da. Kapitalen artean mugitzen diranak, ikasleak
esate baterako, trena hartuko dabe. Oker egon naiteke, heu ez?
- Desjabetzak egiteko zabaldu diren prozedurak, "Procedimiento de
Urgencia" lez aurrera eramango dira. Faxistek egindako legearen era
faxistena.
> "Faxistek egindako legearen era faxistena".
"Faxistek egindako legearen era faxistena".
"Faxistek egindako legearen era faxistena".
"Faxistek egindako legearen era faxistena".
Ba postura egingo neuke munduko gobernu guztiek, ezkerrekoak, eskumakuak
eta ideologia guztietakoak desjabetze prozesuak dituztela, urgentziazkoak
eta patxadazkuak. Ez da holan Asier?
- Amatiño, Nuriari Oierrek diñona edo nik diñodana azaldu biharrian,
Roberto Bermejonak aproposagoak iruditzen jataz. Bermejok esan, idatzi,
aztertu eta zehaztu dituen analisi ekonomikuen (numero asko eta
ulergarrixekin) inguruan ez dot iñun ikusi, entzun, irakurri ezer, ezer,
ezer, datu horretxek zalantzan jarri edo ezeztatzen dittuanik.
> JODE!!!!! Ba nik neuk egin neban zerrenda honetan!!!!!! Aizu! Hori
ezin da eztabaidatu!
- Marbella.............ba hementxe G.I.L. bezalako partidu bat ez
dagolako, Ertzaintzak ikertzeko modukua. Zipaioak herriaren kontra
ibiliko dira zenbaitetan, ugazabaren kontra ez. Susmotik gora dagozen
zantzuak edo kasu zehatzak ezagutzen dittut, batipat hirigintza eta obra
publikoen inguruan.
> Neuk be susmuak dittut, batez be irabaziak kristonak izan leikezelako
eta oso tentagarrixa dalako. Baina ez trenan kasu honetan, dirua mugitzen
dan kontu guzti-guztietan baino. Baina susmo hutsekin ez dao inora joaterik.
"Susmotik gora dagozen zantzuak edo kasu zehatzak ezagutzen dittut"
Susmoak edo probak. Adizu, berbeta gutxiago, zer dakak, susmoak edo
probak?
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]