Madrilgo Diputatu Kongresoak onartu omen du zinegotziei paroa kobratzeko
aukera emango dien legea. Orain Senatuak onartu beharko du.

Gezurra dirudien arren, zinegotziek ez dute batere parorik kobratzen. Ni
honetaz jabetu nintzen zinegotzi atera eta, jakin nuenean, aurreko
legealditik zetozen zinegotziei ez zitzaiela batere ingresorik segurtatzen.
Hau da, zinegotzi izateari uzten bazioten, agur benhur eta
hor-konpon-marianton. Eta berriro ere hauteskundeetan zinegotzi atera baina
udalbatza osatu arte, nahiz eta pare bat hilabete lanean jarraitu, txakur
txikirik ere ez, ez soldatarik eta ez parorik. Eta gero batzuk esango dute
politikan sartzea txolloa dela... beste batzuk konturatzen diren bitartean
zein zaila den jendea sartu dadin animatzea.

Hau da, ulertu dezazuen: Orain Eibarren zinegotzi direnetatik (gauzak aldatu
ez badira) gutxienak dira soldata dutenak. Eta soldata dutenek ez dute paroa
kobratzeko eskubiderik izango hurrengo udaberrian zinegotzi izateari uzten
diotenean, ez euren borondatez uzten badute, ez eta, jarraitu nahi izan
arren, hauteskunderik irabazten ez badute.

Are gehiago, orain zinegotzi izanik, berriro ere udaberriko hauteskundeetan
irabazi eta jarraitzen dutenek, udalbatza berria osatu arteko hilabete
parean ez dute ezer kobratuko, nahiz eta zinegotzi-lanetan jarraitu. Todo
por la patria.

Nik honen berri jakin nuenean alkateari esan nion --ez nerea defenditzeko,
nere zenbait lankiderena baino, neri ez zitzaidan tokatzen, berei ordea
bai-- egoera hura "tercermundista" zela, ez nuela era horretako beste
lanposturik ezagutzen eta, inguruko merkatuarekin alderatuz gero,
diskriminazio laboral hutsa iruditzen zitzaidala. Erantzuna, berriz: "Nahi
duzuna... Baina horrela da".

Amatiño

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to