Amatiño, zentzu horretan neri ez didate batere penarik ematen, edo ez behintzat beste langile askok baino gehiago.
Autonomoekin alderatuta abantaila handiak dituzte zinegotziek, eta norberak lana uzten duenean ez dut ezagutzen parorik kobratzen duenik, ez bada tranparen bat eginda. Bestalde, 4 urteko eszedentziak nola lortu daitezke bestela? Bukatzeko, aitortzen dut ez dakidala zenbat kobratzen duten, baina seguru minimotik gora dexente dela. Hala ere ulertzen dut kasu askotan dedikazio sakrifikatua dela, soldatarik ez eta kalean herrikoen bronkak entzun behar. Gari Amatiño(e)k dio: > Madrilgo Diputatu Kongresoak onartu omen du zinegotziei paroa kobratzeko > aukera emango dien legea. Orain Senatuak onartu beharko du. > > Gezurra dirudien arren, zinegotziek ez dute batere parorik kobratzen. Ni > honetaz jabetu nintzen zinegotzi atera eta, jakin nuenean, aurreko > legealditik zetozen zinegotziei ez zitzaiela batere ingresorik segurtatzen. > Hau da, zinegotzi izateari uzten bazioten, agur benhur eta > hor-konpon-marianton. Eta berriro ere hauteskundeetan zinegotzi atera baina > udalbatza osatu arte, nahiz eta pare bat hilabete lanean jarraitu, txakur > txikirik ere ez, ez soldatarik eta ez parorik. Eta gero batzuk esango dute > politikan sartzea txolloa dela... beste batzuk konturatzen diren bitartean > zein zaila den jendea sartu dadin animatzea. > > Hau da, ulertu dezazuen: Orain Eibarren zinegotzi direnetatik (gauzak aldatu > ez badira) gutxienak dira soldata dutenak. Eta soldata dutenek ez dute paroa > kobratzeko eskubiderik izango hurrengo udaberrian zinegotzi izateari uzten > diotenean, ez euren borondatez uzten badute, ez eta, jarraitu nahi izan > arren, hauteskunderik irabazten ez badute. > > Are gehiago, orain zinegotzi izanik, berriro ere udaberriko hauteskundeetan > irabazi eta jarraitzen dutenek, udalbatza berria osatu arteko hilabete > parean ez dute ezer kobratuko, nahiz eta zinegotzi-lanetan jarraitu. Todo > por la patria. > > Nik honen berri jakin nuenean alkateari esan nion --ez nerea defenditzeko, > nere zenbait lankiderena baino, neri ez zitzaidan tokatzen, berei ordea > bai-- egoera hura "tercermundista" zela, ez nuela era horretako beste > lanposturik ezagutzen eta, inguruko merkatuarekin alderatuz gero, > diskriminazio laboral hutsa iruditzen zitzaidala. Erantzuna, berriz: "Nahi > duzuna... Baina horrela da". > > Amatiño > > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
