Amatiñok:

Nik honen berri jakin nuenean alkateari esan nion --ez nerea defenditzeko,
nere zenbait lankiderena baino, neri ez zitzaidan tokatzen, berei ordea
bai-- egoera hura "tercermundista" zela, ez nuela era horretako beste
lanposturik ezagutzen eta, inguruko merkatuarekin alderatuz gero,
diskriminazio laboral hutsa iruditzen zitzaidala. Erantzuna, berriz: "Nahi
duzuna... Baina horrela da".

Elenak:

Bai Amatiño, badagoz era horretako beste lanpostua batzuk, hau da, bere 
lan-kontratua bukatzen denean, paroa kobratzeko eskubiderik sortzen ez 
dutenak.
.
Boteprontoan bururatzen jataz:
- aktoreak
- kirolari profesionalak
- etxeko langileak
- enpresetako goi zuzendariek
- eta jakina, langile autonomo guztiak

Beraz zinegotziak ez dira tercermundista bakarrak, baina bai, itxura denez, 
euren egoera aldatzea lortuko duten lehenengoetarikoak. Beste guztiak, 
ilarara.

Elena

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to