AUPA FERNANDO! haguan tokixan hagola! Atzo egun berezixa, U11, Indian bonbak, (I11, M11, kointzidentzia hutsa?) eta lagun baten heriotzaren 3.urteurrena...AUPA AITOR!! Zerrendan ixa bi egunetako guztion dolu isilune inprobisatuaren ostian (Fernandori buruzko mezuak salbu), banatok berriz AHT kulebroiakin eta nahiz batzuk aspertzeko arriskua egon, poliki-poliki aurreratzen goiazak .



Ondo dau, Gari. Ados esandakuakin, batipat erabaki-hartze prozeduriakin. Eta eritzixena...be bai, baiña ñabardura bat azaltzia gura neuke. Eztabaidia eritzixen gaiñian ein bihar da, eta hala eitten da. Pasau leike ordia, eritzixa botatzia eta erantzun lehor bat jasotzia, berau oiñarri barikua eta datu objektibo bakua dala leporatzen. Eta baleike horrela izatia, edo eritzixa oiñarri sendoduna suertatzia. Eritzixek balixo kualitatibua dake. Eta inkestia ein ezkero, Oierrek azaldu bezala, garbi dago galderiak berak be kualitatia dakana, erantzuna baldintzatzeraiñokua.

Datuak beharrezkoak dira. Hauek nahastia, ez. Datu nahasiak desnahasten oso denbora gitxi bihar da. Eta nahasmena ezin ekidin baleike, datua pikutara bialdu...eta kitto!!! Eritzixak ez ete dira nahasten, eta eritzi nahasien gaiñean berba eitten?

Eritzixaren garapena, forma eta ondorixua, eritzixa bera, oso desbardina izan leike eritzi-mota edo kualitatean arabera. Batzuk ondo jantziak eta landuak diran eritzixak izango dira, oiñarridunak (ikerlan objektibuak, ekonomia analisiak, gizarte ikerketak, ingurumen azterketak, zientziaren ezagutza, gainontzeko eritzixen azterketa, ekologiaren ezagutza eta eritzi-emailia beraren intuiziñua tartian dirala), nahiz bere ondorixuetan aldeko edo aurkako izan. Beste batzuk, axolagabiak eta administraziñuarekiko fededunak, edo axolagabiak AHTren aurka, lagun-taldian guai dagolako AHTari ezetz esatia, edo partidu politikuaren errepikapen itsua eitten dabenena, edo pasota drogazalienak (burua lausotuegi dagonian), edo pasota praktikuenak (gehixengua, eritzi telebisibua, administraziñuan propagandia bakarrik jaso dabenena), edo ultraekologista irrazionalenak, edo interes ekonomiko partikular zuzena ($$) defendatzen dabenena edo beste milaka. Eztabaidia eritzixen gaiñian bai, baiña oiñarrixak be zehaztu bihar dira, eztabaida-planu bardina aukeratze aldera.

Onurak eta kaltiak zehaztu, ikertu, ezagutu, ezagutarazi, informatu, erakutsi. Balantzan jarri...eta eritzixa emon edo erabaki . Zegaittik ez da era garbixan eitten? AHT, erraustegia...

Josu, ikusten dot jarraittu dozula LOGIKA EZ ZINTZUAn  kontuakin jotafuego. Eta bai, onartzen detsut izate logikia badakala, baiña...nere eritzixa horren inguruan oso gogorra da, iñola be ez dot justifikatuko. Kalte ekologiko nabarmenak eragingo dittuan proiektu bat onura publikotzat jo, publikuari kaltiak iskutatu, diru publikua propagandan gastau, eta zuk diñozun logika logiko hori horrela dana demostrau ezkero, ekintza deliktibo garbixa dala esango neuke, erantzuliak epaitu eta kartzelara bialtzeko modukua. Egungo kartzela sistema bera ez dot ontzat hartzen, baiña...horretara, Imanolen asmakuntzako preso katalogaziñuan taxon berri bat geunkake: Homo-geocida sp  ( honen barruan azpi-espezie ezberdinak leudeke: Homo-geocida jaurlaricum, Homo-geocida constructum, Homo-geocida radioactuosum, Homo-geocida fomentum, Homo-geocida stupidum ...).

Ez deigun utzi Homo-geocida sp nagusitzen. Bestela, egun batian gizakia ez dan beste espezie batek barre algara ugari eingo dittu bere burua Homo sapiens bezala autoizendatu zeban bizidun espezie desagertuaren sapientia ezaren kontura. Animalia burutsuaren esku dago.


AHT geldittu !!

Asier Arregi



Josu Mendicute(e)k dio:
Garik:
  
On 7/7/06, Josu Mendicute <[EMAIL PROTECTED]> wrote:

    
Bere buruan aurkako daturik ez dau iñork emoten, mesedez. Zuk Mendaroko
      
Baina Eusko Jaurlaritza zer da:  trenbide fabrikantia ala
herriarentzat onena egiteko helburua duen erakundea?
    

Josuk:

Bigarrena, baña hori bere ikusmoldean arabera itten da, eta bere proiektuen 
aurkako datuak ematen baditu baldin badaki bere aurka erabiliko direla, ez 
da logikoa ixiltzea? Uste dot beste edozen partidu, koalizio edo dana 
dalakuak berdiña ingo zebala: logikua dalako. Besterik ez.


Garik:
  
Bestalde, nik kredibilitate askoz handiagoa ematen diot datuak argi
eta garbi erakusten dituenari, aldekoak eta kontrakoak:

" - Aldeko arrazoi hauek dauzkagu

- Kontrako hauek ere aurkitu ditugu, eta honek hau eta hura izorratzen
du, baita onartzen ditugu kontra zaudetenok azaltzen dituzuen arazo
eta kalteak daudela.

- Balorazio bat egin dugu eta pentsatu dugu aldeko arrazoiak
kontrakoekin alderatuta handiagoak direla. "
    


Josuk:

Neuk be. Hortan ados nao.


Garik:
  
Gustatuko litzaidake eztabaida maila horretan izatea; datu objetiboen
gainean ez eztabaidatzea, baizik eta iritzien gainean, zein balore
ditugun eta zergatik uste dugun gehiago balio duela AHT-ak, kaltetuko
duen guztia baino.


Zergatik balio duen gehiago Mutrikuko superportuak,
izurratuko duen ingurunea baino.

    


Josuk:

Ados, neri be gustatuko litzaidake.


Garik:
  
Baina tamalez, eztabaida datu nahasiekin eta datu nahasien gainean egiten 
da.
    

Josuk:
Bale. Zu politikari zintzoa izango zinake orduan. Logika morala erabilliko 
zenun akaso, baña kasu honetan logika logikoa erabiltzen da. O sea, jarrera 
logikoa. Baña hori be ez didazue onartuko...



Josu.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
  

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to