|
Josuren 1, 2, 3, 4, 5 eta 6 puntuei erantzuna: 1.- Globalizaziñuan aurrian postura bat emoidazue AHT, makro-portu, autopista eta abarrik gabe. Lehendabizi
Josu, globalizazioa bera ulertu beharra dago,
eta luzeegi joko luke nire iritzia esplikatzeak.
Baina tira,
azalpentxo Esanguratsua
dena da, kontzeptu hori lehen aldiz 1980an
Global 2000 Atzetik,
errealitatea. 1981ean zientzilari britaniarrek
Antartidako Gaur egun
globalizazio kontzeptuak adiera ezberdinak ditu, ingurumenarekiko
sentsibilitatetik urrun. Globalizazioa
existitzeko arrazoi nagusia, ekonomia da. EKONOMIA FOSILA.
Globalizazioa horrela sortua baita, fosilen kudeaketaren poderioz.
Energia
iturriak,
fosilak: ikatza, petrolioa, gasa, uranioa. Industriaren lehengai
nagusiak,
fosilak: mineralak, petrolioa. Panorama honekin...energia iturriak
eta lehengaiak
Azken urteotako
gerra
potente guztiak fosilen kontura izan
dira, albistegietan gobernutaz, diktadurataz, talibanetaz, etniataz eta
beste kontu batzuetaz hitzegiten badigute ere. Aipatzekoak, Yugoslavia
ohiaren lurraldeak daukan kokaleku estrategikoa Europarako fosilen
sarrerarako, Afganistan
(gas biaduktoak...) Irak-Kuwaitt-Iran (petrolioa), Kongoko Errepublika
(coltan)...Etorkizunean oso posible da uragatik ere gudateak egotea. Gero errekurtso horiek, herrialde aurreratuak
aberasten dituzte eta herrialde pobreak geroago eta gehiago pobretzen.
Gaur egungo Afrika, duela hogei urtekoa baino pobreagoa da. Banku
Mundialak denbora horretan Afrikako barne produktu gordina igo egin
dela dio, eta Afrika aberatsagoa dela...baina gezur borobila da, ez
baititu per capitakoa (populazioa BPG baino gehiago hazi da ) eta
aberastasun banaketa kontutan edukitzen, ezta errekurtsoen agortzea
ere. Hauena bai datuak nahastea.
Munduan gosea dagoela? Ba herrialde aurreratuetan
bizi diren
maskotentzako janari
industriak mugitzen duen dirua nahikoa omen da gose hori
asetzeko. Hau al da garapena? Ala desarrollokeria edo
garapenkeria
itsua? Honetara moldatu
behar al dugu, ezer egin ezingo bagenu
bezala, guztia onartuz garapenkeriaren izenean amen?
AHTa ez dut bide honetan ikusten, fosilen lagunek markatutako arrastoan baino. AHT,
makro-portu
eta autopista barik globalizazioaren aurrean postura bat eskatzen
duzu...ez dakit hau den nahi zenuena, edo zuk zelan ulertzen duzun
globalizazioa. Auzia ez da hauek gabe
globalizazioaren aurrean zer, baizik eta dagoena hobetu (bere kalteak
murriztuz eta erabilerak eraginkortuz) eta
etorkizunerako plangintza berriak holistikoagoak izatea, hau da,
jakituria handiagoz eta zabalagoz aritzea, GUZTIA kontutan edukita,
interes ekonomiko partikularrik gabe, globaltasunez. Globalki
pentsatu eta lokalki jardun. Eta globalki jardun
ahal denean, baita hori ere...internet! Beraz,
globalizazioaren aurrean: globaltasuna.
2.- Eusko Jaurlaritzak hori OSO argi eukita, LOGIKOA da proiektu horien aldeko informazioa emotia, eta ez aurkakoa.
"OSO
argi eukita" ez legoke inungo
arazorik proiektua edozein kontrako informaziorekin alderatzeko. Logika eduki
dezake, bai, edozein gaizkilek bere ekimenak egiteko 3.- Aurkako hori ez ematea, egia da, EZ dela zintzioa. Akaso hori ukatu dizuet? Zintzoa
ez bada,
zer da? 4.- AHTk kalte ekologikoak ekarriko ditu.
BAI, badakizu zelakoak?
5.- AHT gabeziak ere, kalte ekologikoak ekarriko ditu.
EZ.
Gabeziak ez. Bakarra ere ez.
6.- AHTk, hau gabe egongo den kutsadura igotze maila leunduko du.
EZ, Eusko
Jaurlaritzak hori dion arren. Konparaketa
alternatiba barik egiten du eta ez da zuzena. Gainera, proiektuari
buruzko informazio webgunean, ingurumenari
buruzko atalean aurkezten
dituzten CO2 kalkulo horietan obra egiten gastatuko diren milaka
gasolio
tonak ez
dira inondik azaltzen. Uranioaren erauzketan erreko direnak ere ez.
Erabiliko duten argindarra ez da garbia izango. Trenaren kontsumoak
altuak izango dira. 30 km akuifero izorratuko dituzte eta ez dute
aipatu ere egiten. Ekonomia fosilarekin jarraitzen dugu, eta kutsadura
gehituz, ez murriztuz.
EKONOMIA FOSILA =
ERREKURTSOEN GLOBALIZAZIOA = ZAPALKUNTZA = NEOLIBERALISMOA
= MULTINAZIONALEN
INPERIALISMO EKONOMIKOA = 3.MUNDUAREN POBRETZEA = PLANETAREN DESOREKA
= BIZITZARI ERASOA
Asier Arregi Josu Mendicute(e)k dio: Ba zelako gauzak, Garik esandakuak gustatzen jataz neri be. Puntuka esangotzut dana: 1.- Globalizaziñuan aurrian postura bat emoidazue AHT, makro-portu, autopista eta abarrik gabe. 2.- Eusko Jaurlaritzak hori OSO argi eukita, LOGIKOA da proiektu horien aldeko informazioa emotia, eta ez aurkakoa. 3.- Aurkako hori ez ematea, egia da, EZ dela zintzioa. Akaso hori ukatu dizuet? 4.- AHTk kalte ekologikoak ekarriko ditu. 5.- AHT gabeziak ere, kalte ekologikoak ekarriko ditu. 6.- AHTk, hau gabe egongo den kutsadura igotze maila leunduko du. Nere ustez, AHTrekin proiektu ez ekologista. AHT barik, luzera begira, gutxiago. Baiña hori ezin jakin. Gogoratzen Prestige Galizian? Pentsa Aznarren gobernuan barku hori portu batean sartzea erabakitzen duela, portua itxi eta kitto. Zelako kritika zaparrada egongo zan? Baña hori biharrian itsaso zabalera atera zan, eta zer? Ba berdin. Eta ez nabil Aznar defendatzen, hori bakarrik behar giñun. Harira itzuliz, hemen besteren batek esan modura, nere ustez be hobe prioridadia emotia gure tren-jostailuari arreglu batzuk eittiari... baña horrekin nahiko dakagu? Josu. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] |
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
