> 
> Ez al zuan zerrenda honetako partaidia?
> Holakoetan (uste juat bera dala aurrena) zer ein bihar dok?
> Koroiak eta holakuak nere sasoikuen arteko ohittura zaharrak dittuk ala...
>  
> Amatiño

Bai partaide zen. Eibar.org-eko bazkide. Blog bat zeukan (dauka) hemen:
http://www.eibar.org/blogak/fernando
Blogean mezu arraro samarrak, e-postaz bidaltzen zituen, eta ez zituen besterik
editatzen... Gaixotasunak eroan zuen bloga irekitzera. Bere mezu bakan haietan,
gaixotasunaren presentzia igartzen da. Baina gaitzaren aurreratzeak ez zion asko
idazten utzi. 

Larunbatean, mezu batzuk banatu zenituzten partaide batzuek hemen. Baina
zerrendaren banaketa ez zen behar bezain ondo ibili. Arazotxo batzuk dabiltza
tarteko, eta benetan penagarria horietako bat halako une batean gertatzea.
Larunbat goizetik erdi-antolatu izan bagina, eskela bat ere asmatuko genuen...
baina Arrateko Ama ez zen berandu arte enteratu.

Larunbatean, Agurra egingo zaio Txantxazelaiko kioskoan. Ez da hileta izango
(gaur entzun diot hori Herri Irratian Eta Kittoko Maider Aranberriri),
euskalgintzako eta Eibarko hainbat lagunen arteko omenaldi bat baizik. Hala ere,
tokiagatik eta Fernando zenagatik, hartzen diot susmoa haren gogoan izango zela
despedida honen lekua, Eibarko entierro zibilen berbera hain zuzen ere,
sinbologia horrekin lotu nahiko zuela. Entierro zibilez jardun izan genuen duela
aste batzuk. Baina, berriro diot, ez ei da entierroa larunbatekoa. Bestalde,
hiletarik berez izango duen Fernandok, ez dakit, eskeletan ez da azaldu. Gaur
nonbait, erraustu egin behar dute haren gorputza.

Larunbateko horretan, ez dakit Eibar.org egon beharko ote zen... Gutako zenbait
seguro egongo garela bertan. 

Horrez gain, haren blogari ze agur edo ze despedida eman behar ote diogu?

Fernando Muniozguren pertsona inportantea izan da Eibarren azken 20 urte
hauetan, duda barik. Gutako askoren konpromiso, lan eta ibilbideetan, direnak
direla ere, izan duen eragina, bakoitzak jakingo du norainokoa den, baina nago
badagoela hor Fernandoren markaren bat, guren barruan. Eta Interneten darabigun
zera honetan ere bai, badago Fernando, badago bere eragina.

Luistxo



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to