Omenaldiaren ordua (Amatiñok eskatu du): 19.00. Zapatuan, esan dugun bezala.


>Nik, modu pertsonalean zapatuko omenaldi horretan egoteaz aparte,
>proposatuko nuke zeozer egitea Eibar.org moduan. Luistxorekin bat nator
>esaten dabenian "Interneten darabigun zera honetan ere bai, badago Fernando,
>badago bere eragina".
>
>Zaila da asmatzen, baina proposatu daiteke:
>- eskela bat
>- omenaldian gure partaidetza eskaintzea. Kittorekin berba egin daiteke,
>jakingo dabe omenaldiaren nondik norakoa.

Telefono deia jaso dot. Txantxazelaikoa Fernandok idatziz lagatako 
borondatea da. Ez hileta eta ez elizkizun, ekitaldi "alaia" eskatu zuen, 
berba horrekin, Fernandok. Eta beste baldintza bat, Eta Kittok antolatua. 
Beraz, Eta Kittokoak ari dira antolatzen, eta bueno, pentsatzen badute 
hemen dauden bazkideek Eibar.org-ek zeozer behar lukeela han, ba... haien 
esanetara gaude.

Eskela jartzearena. Eta Kitto aldizkariak jaso izan ditu noizbehinka. 
Egongo al da ostiral honetan? Eibar.org elkarteak jar zezakeen bat, bai, 
herri aldizkarian hain zuzen. Eta Kitto aldizkarira galdetu behar ea beste 
eskelarik doan, bakarra izatea ere arraro geratuko litzateke.


><Horrez gain, haren blogari ze agur edo ze despedida eman behar ote diogu?
>
>Honetarako proposamen batzuk:
>- dagoen moduan laga
>- Eibar.orgek epilogo kolektibo bat egin diezaiola, eta mantendu.
>- familiari eskaini, erabaki dezaten. Igual izan daiteke euskarri bat
>Fernandoren lan gehiago ipintzeko bertan.
>
>Elena


Uste dut Eibar.org-en ardura dela bai, erabaki bat ematea alderdi horretan. 
Fernadoren alaba 20 urte neska bat da, ez dut ezagutzen, baina esan didate, 
pertsona oso eta argia dela, eta trago hau pasatzen indartsu eta argi 
azaldu dela beti... agian Elenaren 3. proposamenari hel diezaioke, edo 
agian ez dio egoki irizten, baina proposatu beharko genioke familiari, bai. 
Horren alde nago.

Luistxo


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to