Luistxok:

<Eta Kitto aldizkarira galdetu behar ea beste eskelarik doan, bakarra izatea
ere arraro geratuko litzateke.

-- Nik ez jakat "arraro" izateko bildurrik. Kontua ez dok bestiak zer ein
bihar daben, guk zer ein nahi dogun baiño. Fernadori gustauko litxakixok ala
ez. Beste guztiak ipoiñak dittuk.

Amatiño


-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Luistxo Fernandez
Enviado el: lunes, 10 de julio de 2006 18:15
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] fernando muniozguren

Omenaldiaren ordua (Amatiñok eskatu du): 19.00. Zapatuan, esan dugun bezala.


>Nik, modu pertsonalean zapatuko omenaldi horretan egoteaz aparte, 
>proposatuko nuke zeozer egitea Eibar.org moduan. Luistxorekin bat nator 
>esaten dabenian "Interneten darabigun zera honetan ere bai, badago 
>Fernando, badago bere eragina".
>
>Zaila da asmatzen, baina proposatu daiteke:
>- eskela bat
>- omenaldian gure partaidetza eskaintzea. Kittorekin berba egin 
>daiteke, jakingo dabe omenaldiaren nondik norakoa.

Telefono deia jaso dot. Txantxazelaikoa Fernandok idatziz lagatako
borondatea da. Ez hileta eta ez elizkizun, ekitaldi "alaia" eskatu zuen,
berba horrekin, Fernandok. Eta beste baldintza bat, Eta Kittok antolatua. 
Beraz, Eta Kittokoak ari dira antolatzen, eta bueno, pentsatzen badute hemen
dauden bazkideek Eibar.org-ek zeozer behar lukeela han, ba... haien
esanetara gaude.

Eskela jartzearena. Eta Kitto aldizkariak jaso izan ditu noizbehinka. 
Egongo al da ostiral honetan? Eibar.org elkarteak jar zezakeen bat, bai,
herri aldizkarian hain zuzen. Eta Kitto aldizkarira galdetu behar ea beste
eskelarik doan, bakarra izatea ere arraro geratuko litzateke.


><Horrez gain, haren blogari ze agur edo ze despedida eman behar ote diogu?
>
>Honetarako proposamen batzuk:
>- dagoen moduan laga
>- Eibar.orgek epilogo kolektibo bat egin diezaiola, eta mantendu.
>- familiari eskaini, erabaki dezaten. Igual izan daiteke euskarri bat 
>Fernandoren lan gehiago ipintzeko bertan.
>
>Elena


Uste dut Eibar.org-en ardura dela bai, erabaki bat ematea alderdi horretan. 
Fernadoren alaba 20 urte neska bat da, ez dut ezagutzen, baina esan didate,
pertsona oso eta argia dela, eta trago hau pasatzen indartsu eta argi azaldu
dela beti... agian Elenaren 3. proposamenari hel diezaioke, edo agian ez dio
egoki irizten, baina proposatu beharko genioke familiari, bai. 
Horren alde nago.

Luistxo


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to