At 18:38 10/07/2006, you wrote:
>  Luistxok:
>
><Eta Kitto aldizkarira galdetu behar ea beste eskelarik doan, bakarra izatea
>ere arraro geratuko litzateke.
>
>-- Nik ez jakat "arraro" izateko bildurrik. Kontua ez dok bestiak zer ein
>bihar daben, guk zer ein nahi dogun baiño. Fernadori gustauko litxakixok ala
>ez. Beste guztiak ipoiñak dittuk.
>
>Amatiño

Eskelan kontrako gogorik ez dirudi adierazi zuenik, familiarena azaldu zen 
Berrian domekan.
Eta Kitton agertzearen kontrakorik ere, ez dut uste edukiko zuenik pegarik. 
Eta aldizkarian moduloak saltzearen alde, beti Fernando, horren dudarik ez 
dago.

Informazioa eskatu dut edozelan ere moduloez-eta. Beste eskela batzuk egon 
egongo dira. Alea monografikoa izango da.

Inork kontrakorik ez badu esaten, enkargatu egingo dugu bat, bale?

Testuaren inguruan, ni eskela lauen aldekoa naiz, baina sujerentziak 
eskertuko dira, jakina.

------------
Fernando Muniozguren

Eibar.org elkarteko kideek, Eibartarrak zerrendako lagunen eta sareko 
blogista eta blogzaleen izenean, zapatuko omenaldi ekitaldiarekin bat 
egiten dugu.

---------

Bestalde, jakin dut errautsak hiru lekutan banatuko dituela familiak, 
intimitate osoan: itsasoan, baso batean, eta Eibarko txoko batean.

Luistxo



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to