Luistxok:

<Larunbatean, Agurra egingo zaio Txantxazelaiko kioskoan.
-- Ze ordutan?

<Blog bat zeukan...
-- "Hau ta hori ta bestia, joik buruakin postia".
Hain zuzen be mundiala dala-ta, hainbeste bidar entzun dotenezkero
"buruarekin, hankarekin, ezkerrarekin, eskuinarekin... baloia jo", hori ez
dala oso zuzena idatzi bihar najuan, baiña hobe izango dok hurrengo baterako
lagatzia...

Amatiño

> 
> Ez al zuan zerrenda honetako partaidia?
> Holakoetan (uste juat bera dala aurrena) zer ein bihar dok?
> Koroiak eta holakuak nere sasoikuen arteko ohittura zaharrak dittuk ala...
>  
> Amatiño

Bai partaide zen. Eibar.org-eko bazkide. Blog bat zeukan (dauka) hemen:
http://www.eibar.org/blogak/fernando
Blogean mezu arraro samarrak, e-postaz bidaltzen zituen, eta ez zituen
besterik editatzen... Gaixotasunak eroan zuen bloga irekitzera. Bere mezu
bakan haietan, gaixotasunaren presentzia igartzen da. Baina gaitzaren
aurreratzeak ez zion asko idazten utzi. 

Larunbatean, mezu batzuk banatu zenituzten partaide batzuek hemen. Baina
zerrendaren banaketa ez zen behar bezain ondo ibili. Arazotxo batzuk
dabiltza tarteko, eta benetan penagarria horietako bat halako une batean
gertatzea.
Larunbat goizetik erdi-antolatu izan bagina, eskela bat ere asmatuko
genuen...
baina Arrateko Ama ez zen berandu arte enteratu.

Larunbatean, Agurra egingo zaio Txantxazelaiko kioskoan. Ez da hileta izango
(gaur entzun diot hori Herri Irratian Eta Kittoko Maider Aranberriri),
euskalgintzako eta Eibarko hainbat lagunen arteko omenaldi bat baizik. Hala
ere, tokiagatik eta Fernando zenagatik, hartzen diot susmoa haren gogoan
izango zela despedida honen lekua, Eibarko entierro zibilen berbera hain
zuzen ere, sinbologia horrekin lotu nahiko zuela. Entierro zibilez jardun
izan genuen duela aste batzuk. Baina, berriro diot, ez ei da entierroa
larunbatekoa. Bestalde, hiletarik berez izango duen Fernandok, ez dakit,
eskeletan ez da azaldu. Gaur nonbait, erraustu egin behar dute haren
gorputza.

Larunbateko horretan, ez dakit Eibar.org egon beharko ote zen... Gutako
zenbait seguro egongo garela bertan. 

Horrez gain, haren blogari ze agur edo ze despedida eman behar ote diogu?

Fernando Muniozguren pertsona inportantea izan da Eibarren azken 20 urte
hauetan, duda barik. Gutako askoren konpromiso, lan eta ibilbideetan,
direnak direla ere, izan duen eragina, bakoitzak jakingo du norainokoa den,
baina nago badagoela hor Fernandoren markaren bat, guren barruan. Eta
Interneten darabigun zera honetan ere bai, badago Fernando, badago bere
eragina.

Luistxo



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to