Oierrek: Ia. Interneteko foro baten aritzen garanok ba jakixagu hamen esandakuekin ez dogula mundua konponduko. Hi eta bixok behintzat, jokuan jarduten juagu hamen eta horixe -jokua- dala jakinda jiharduat nik diskutitzen.
Josuk: Ados. Neuk be hori useot, baña behin bota zenun gutxi gora behera komentarixo bat esaten pena zala nik pentsatzen nebana pentsatzia, nik moduan pentsatzen dogunok dakagulako aldatzeko boteria. Ze botere dakan nik hotmail batetik zerrendara hauek mezuok bidaltziaz gain? Eusko Jaurlaritzara bidali izan dot eskaeraren bat, AHT baino garrantzitusagoa deritzodala bailara barruko garraio zerbitzuak hobetzea. Ze beste egin bihar dot herritar moduan? AHTren manifetara juaten diranei okurridu jake Eusko Jaurlaritzari zuzenian idaztia? Irakurtzen ditxuztela badakit. Oierrek: Bajakixat bai, ez dagozela hamen diru eta hondeamakiñak; eta etxuat espero "Eibartarrak" zerrendako mezuez AHT gelditzia. Tirabira honetan nahiko neukena zera dok, AHT-an alde zagozienak zuen argumentu objetibuak azaltzia, kontra gagozenon argumentuekin alderatu ahal izateko. Josuk: Zeuk esana: "gauza txar bat kritikatzeko ez dok biharrezkua alternatiba bat garatuta izatia", hortaz, behin argumentaziño bat emonda eta beste bat jasota, zure diskursuakin bat ez egiteko ez dakat zertan argumentaziño berririk emon bihar. Hasiera batetik botatako argumentuei ez dakat ezer berririk gehitzeko. Oier: Baiña IGES EGITTEN DETZAZUE ARGUMENTATZIARI, behin eta barriro. Hortik nere konklusiñua (AHT-an kontrako argumentuak probisionalki irabazten doiazela). Josuk: Nere galdera errezari ez dit iñork erantzuten: zein herri mota nahi dogu? Usteot aldeko argumentuak nahiko argiak dirala: -hirien arteko lotura hiritarrentzat (behin da berriro esan doten moduan ez jata gustatzen) -errepideen kongestioaren igotzearen ekiditea -garraiobide berria irekitzea europako puntu garrantzitsu bilakatzeko baña hauek puntuek ez dake berezko argirik, hauen ondorio sozio-ekonomikoetan pentsatu barik. Oierrek: ¿Badakik zer etortzen jatan gogora? Ajedrez partida baten, galtzen doianak píezak bota eta alde egitten dabenian "¡Aspertu naiz joko iñuxente honekin!" esanda. Et, et, et... jokuan hasi ba zara, segi amaittu arte. Josuk: Mmmm, batak bestiari arrazoia eman arte tirabiran segidu bihar dogula? Hau da, "diálogo de besugos" esaten dana. Opor zoriontsuak! _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
