Bueno, bueno, bueno, aspaldi zibergune eibarresian sartu barik...hau bai
Oierren atzetik jardutia!...Josu, Imanol, Amatiño...Atzelarixa banintz
ziaro jeloskor nengoke :'( .
Imanolek apustua zapuztu, Josuk kontundenteki 1-2-3-4-5-6 puntu jarri,
lokalak eta globalak eta erantzunari jamonik bez, eta Amatiñok mezu
bakarrian nere izen-abizenak sei bat aldiz edo erabiliko zittuan (estilo
aldetik, "eskas" esango nuke, eta harriduriaz), gero ixa danari,
entzungor, selektibua oso eta askatasun osoz...zegaittik ez.
Errespetagarrixa, punto. Akaso jada SPAM bihurtua izango naiz hauen
pantailatxuetan eta nere mezuak ez dittue irakutzen :-) . Baiña tira,
argi dago horretarako askatasun osoa dagona.
Amatiñok Oierri eskatzen detsazen arrazoi nausiñak sarrittan azaldu
dittut. Eta ez dakat inungo arazorik laburbiltzeko, bat, bi, lau, sei
edo hogeitamaika puntutan. Eta errepikatzeko. Baiña nahikua errepikatu
dot, hortxe dagoz mezuak.
AHTan alde egoteko be, garbi azaldu dot zer dan argi egon biharrekua,
proiektua intelijenteki onartzeko behintzat:
- Onura publikua zein da? Garraio arloan zer konpontzen da, zer
hobetzen da? Norentzat? Ze preziotan eserlekua? Merezi dabe tamainako
gastu ekonomikuak eta triskantza ekologikuak?
- Proiektuaren errentagarritasuna: ekonomikoki, sozialki,
ekologikoki, politikoki eta bururatzen jatzuezan ikuspegi guztietatik.
- Eragindako kaltien azterketia, kualitatibo eta kuantitatiboki.
Neurri zuzentzailien eraginkortasun azterketa. Zuzendu ezin danakin: zer
egin, nola hobetu, kuantifikatu, zaurixa onartu....
- Energia nuklearraren erabilpena arrazoitzia eta onartzia.
Hau da, aldeko eta kontrako arrazoiak bateratu, bixak. Parian jarri eta
bakotxaren pisuaren arabera...erabaki. Ze ostiagaittik ez da eitten?
AHTan inguruko onurarik gutxi irakurri dogu zerrenda honetan. Nik ez
dakit ezak edo baixak irabazten edo galtzen diharduan eztabaida konkretu
honetan, eta bardin jata gaiñera...AHTa eittia guztiontzako galera dala
uste dot eta. Beraz, irabazlerik ez, galtzailiak baiño, nahizta
eztabaida guztiak irabazi.
AHTan alde daguan informaziñorik gehixena irakurtzen saiatu naiz, nere
eritzixak zalantzan jartzen lenengua naizelako, hobetze aldera bada,
aldatzeko prest egotia bertutetzat dakat, burugogorra be banaizen arren.
Puntu hauek Eusko Jaurlaritzak baiño zatixa hobeto azaldu
ezian...nerekin JAI !
Eta zerrenda honetan irakurritakuegaittik, askobe garbixau:
AHT gelditttu !!!
eta alternatibak bilatu,
bittartian,
goittik berakuakin kontuz...
Gloria Fuertesek ondo esan zeban moduan:
"Dicen que llueve,
y nos están meando"
Asier Arregi
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]