At 20:59 10/10/2006, you wrote:

>Donerrak turkuekin lotzen ditxugu, baña nik pentsatzen neban indixua dala.

Ez naiz aditua, baina nik Egeo parte horretan jarriko nuke jaki hau. 
Grezian ezagutu neban 20 urterekin oporretan, han Gyros (yiros) esaten 
jako, eta Estatu Batuetan eta Frantzian, adibidez, marka greko horrekin 
saltzen dala esango nuke: Gyros.

Gauza bera, baina turkoz, Doner Kebab da. Nik hau Alemanian ezagutu neban 
1989an, eta han turkuak ziran hau eitten zebenak.

Indian oporretan egonda nago oiñ 11 urte, eta han ez dago Donerrik edo 
Gyrosik. Zinera joateko palomitarik'pez. Kakauesak sartaiñían erriak 
pikante gorrixakin, sartu kukurutxuan eta sua darixola ahotik pelikulia 
ikustera... Ez pentsau txarra danik, azkenian gustau pikantia!

>Txinuetan jaten douna eztala Txinako sukaldaritza be entzuna dakat, Asiako 
>alde hartatik han-hamenka hartutakuak baño.
>
>Batonbatek badaki?
>
>Dani

Asko interesatzen jata Asiako jana. Etxian gustatzen jaku, probau izan 
dogunian: japonesa, txinua, indiua, jatetxe viernamita dotoria be badago 
Donostian. Hemengo txinuetako jan "estandar" hori, ez dakitt autentikua ala 
ez, baina neri gustatzen jata, eta seguridade bat emoten dotsu kanpora 
biajatzian: McDonalds moduan da, txino batera sartu eta badakizu ze jaki 
eta ze gusto topauko dozun, ez zara arriskatzen.

Oiñ, pentsatzen dot Txinako sukaldaritza beste zeozer izan leikela... Alex 
zerrendakidia Shanghain daukagu eta perspektiba apur bat emango balesku, 
neuk eskertuko netsan. Shanghai ez bakarrik Txinan dago, megalopolis bat da 
gainera, eta pentsatzen dot jateko orduan egongo dala danetik: kutrerio 
merkia, tradiziño puruena, sofistikaziño modernua eta tarteko bariante guztiak.

Luistxo, jaki(n)miñez




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to