Gauza hauek argitzeko, onena Wikipedia:

http://en.wikipedia.org/wiki/Doner_kebab

Horren arabera, "Döner kebab" terminoak "haragia burduntzian" edo 
"rotating roast meat" esan nahi du, eta jatorria Anatolian badago ere, 
alemanian bizi diren turkiarrek famatu egin dute toke europearragoa emanez.

Gyros-ari begiratzen badiogu:

http://en.wikipedia.org/wiki/Gyros

The Arabic shawarma <http://en.wikipedia.org/wiki/Shawarma>, the Turkish 
döner <http://en.wikipedia.org/wiki/D%C3%B6ner> and Mexican tacos al 
pastor <http://en.wikipedia.org/wiki/Taco_al_pastor> are similar

Gari

Luistxo Fernandez(e)k dio:
> At 20:59 10/10/2006, you wrote:
>
>   
>> Donerrak turkuekin lotzen ditxugu, baña nik pentsatzen neban indixua dala.
>>     
>
> Ez naiz aditua, baina nik Egeo parte horretan jarriko nuke jaki hau. 
> Grezian ezagutu neban 20 urterekin oporretan, han Gyros (yiros) esaten 
> jako, eta Estatu Batuetan eta Frantzian, adibidez, marka greko horrekin 
> saltzen dala esango nuke: Gyros.
>
> Gauza bera, baina turkoz, Doner Kebab da. Nik hau Alemanian ezagutu neban 
> 1989an, eta han turkuak ziran hau eitten zebenak.
>
> Indian oporretan egonda nago oiñ 11 urte, eta han ez dago Donerrik edo 
> Gyrosik. Zinera joateko palomitarik'pez. Kakauesak sartaiñían erriak 
> pikante gorrixakin, sartu kukurutxuan eta sua darixola ahotik pelikulia 
> ikustera... Ez pentsau txarra danik, azkenian gustau pikantia!
>
>   
>> Txinuetan jaten douna eztala Txinako sukaldaritza be entzuna dakat, Asiako 
>> alde hartatik han-hamenka hartutakuak baño.
>>
>> Batonbatek badaki?
>>
>> Dani
>>     
>
> Asko interesatzen jata Asiako jana. Etxian gustatzen jaku, probau izan 
> dogunian: japonesa, txinua, indiua, jatetxe viernamita dotoria be badago 
> Donostian. Hemengo txinuetako jan "estandar" hori, ez dakitt autentikua ala 
> ez, baina neri gustatzen jata, eta seguridade bat emoten dotsu kanpora 
> biajatzian: McDonalds moduan da, txino batera sartu eta badakizu ze jaki 
> eta ze gusto topauko dozun, ez zara arriskatzen.
>
> Oiñ, pentsatzen dot Txinako sukaldaritza beste zeozer izan leikela... Alex 
> zerrendakidia Shanghain daukagu eta perspektiba apur bat emango balesku, 
> neuk eskertuko netsan. Shanghai ez bakarrik Txinan dago, megalopolis bat da 
> gainera, eta pentsatzen dot jateko orduan egongo dala danetik: kutrerio 
> merkia, tradiziño puruena, sofistikaziño modernua eta tarteko bariante 
> guztiak.
>
> Luistxo, jaki(n)miñez
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>   

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to