Ondo. Nik ez najeukek arazorik hori guzti hori, bataz beste,  onartzeko.
Baiña gaurkoz amaittu dok nere kupua eztabaidagune honetan. Egun gatxa
jaukat.  Bueltauko nok.

Amatiño 

-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Asier Sarasua
Enviado el: jueves, 19 de octubre de 2006 11:52
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Tangoak arrazoi

> 1. ETB1k ez jok sekula euki oiñ dakan baiño programaziño hoberik. Eta 
> nik, kasu honetan, kontrakua esateko tentaziñua izan neinkian.

Ez dot hori diskutiduko. Balitteke.
Neri be programa asko gustatzen jataz.

Baiña emon deigun:

1983. urtia. Amatiño Iurretako bulegotik urten da, eta bere kotxia hartuta
Bilbora doia. San Francisco kaleko ertz baten laga dau aparkauta, "Maritxu
sorgintxo" diñuan kartel baten parian. Dendan sartu, eta kristalezko bolia
esku artian dakan Maritxuri galdetu detsa: "Zer Maritxu? zelan ikusten dozu
ETB 20 urte barru?" Eta Maritxuk erantzun:
"300 lagun sorkuntzan; %4ko audientzia; Kamara ezkutua egunero; gizartian
kritika ugari; eta ETB2 izeneko kate bizkarroi bat erdera hutsian".

Amatiñoren erantzuna:
a) zoragarri! 300 lagun sorkuntzan!
b) beste zeozer espero neban

badakit egixa esango dozuna.

Kontua ez da, nere ustez: 1986an 4 lagun zerela sorkuntzan, eta 2006an 300
lagun.

Kontua da:
* %4ko audientzia daukala kate horrek
* programa batzuen (askoren) audientzia ez dala 1000 ikuslera heltzen
* ETBk ez dabela lortu inork euskerazko pelikulak ikustia
* programaziñuan zati haundi-haundi bat Ero-Bero eta Burusoiltxo modokuak
dirala
* uda guztian ez dala ganorazko programa bat emitidu; dana errepikapenak
* euskaldunen artian kritika gehixen jasotzen dittuan katia dala
* ETB barruan kasu askotan erderaz funtzionatzen dala, eta gero, bihar dana,
euskerara itzuli; euskeria bigarren mailan dago ETBn
* 90 urteko basarrittar euskalduneri be, ETB2rako deklaraziñuak erderaz
eskatzen jakuezela ...

Orain dala 20 urte baino kate hobia daukagula?
Bihako!

Baina hori nahi genduan?

"Que 20 años no es nada..." ziñozun.
Baiña 23 urtian gauza asko egin leikez.
Kataluñako telebistak kritika bardiñak jasotzen dittu epe bardiñian?

Eta ez dot uste kulpia ETBna bakarrik danik.

Asier



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to