Imanolek:

    <Eta egixa da be txapela Euskal Herrixan erabili dan lez, Castillan
behintzat eta Aragoin, eta Kantabriko osoan?, eta Espainiako beste
ezdakitzenbat tokitan be oso-oso erabilia izan dala.

   Edozein kasutan be txapela Euskal Herriko ikur izatekotan, gizonez 
osatutako Euskal Herri batekoa izango litzateke, izan ere Euskal Herriko 
biztanleen erdiak, ez XIX. mendean, ez orain, ez du ez txapelik erabiltzen, 
ez sekula ipintzeko burutaziñorik izan.

Nik biramona ezagutu neban, Debako Aldazgoi baserrikoa, ehun eta bat 
urterekin hil zen. Ikusi neban aldi guztietan, zapi beltza zeukan buruan, 
lehengo baserritarrek eramaten zutena bezalakoa (tira, lehengo emakume 
baserritarrek eramaten zutena bezalakoa).

Badakit ikurrak ikur direla, sekula ez dutela biztanlego osoa ordezkatuko 
(patxarana gustatzen ez zaien euskaldun asko ezagutzen dut). Baina sarritan 
gertatzen da herri bateko biztanle tipoan pentsatzerakoan, gizon batengan 
pentsatzen dugula, konturatzeke biztanlegoaren erdia baino ez dela.


Elena 


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to