Nik normalian Gotzon Garatenian bilatzen dot. Normalean gu kaletar
eskolatuok, atsotitz gehiago dakizkigu erderaz euskeraz baino eta
bilatzailean hitz klabe pare bat jarrita ("sitios" eta "habas" adibidez)
emaitza hau lortzen da:
*http://tinyurl.com/ygd7pz
Inglesezkoak ere kurioso eta erabilgarriak, adibidez:
*
In every country the sun rises in the morning.
edo
It happens in the best of families
(azken hau nik entzungo banu, txapuzero baten itzulpena irudituko
litzaidake)
*
Norberak bilaketak gaztelaniaz egiteko helbidea aldiz:
http://www.ametza.com/bbk/htdocs/garatec.htm
Gari
*
Asier Sarasua(e)k dio:
> Holako kontuetarako, Mokoroa izaten da aukerakua:
> http://tinyurl.com/ta7jf
>
> 19 adibide emoten dittu, baiña neurri baten, 3 eredu errepikatuta:
>
> Han ere txakurrak ortosik
> Etxe guzietan laratza beltz
> Han ere txoriak mokodun
>
> a.
>
>
>
>
>> Elenak:
>>
>> >Gari, zuk jakiten dituzu gauza horiek: zelan esaten da euskaraz
>> "en todos
>> los sitios cuecen habas"?
>>
>> -"Zozoak beleari ipurbeltz"?
>>
>> Amatiño
>>
>>
>> Edo: "Han ere zakurrak oinutsik".
>>
>> xme
>>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]