Ba, ez Gari, unibertsitatian ez deskue holakorik erakusten. Ezagun da. 
Unibertsitatian Sistemarako egokixak diran teknikak erakusten deskuez, 
eta nekazaritzan ba...petroliotik eratorritako ongarrixak eta benenuen 
dosixak kalkulatzen, elektroteknia, hidraulika, ganaua azkar potolotzeko 
teknika zatarrak, materialeen erresitentzia, genetika eta abar (baitta 
landare eta animalia biologia, kimika, botanika, mikrobiologia eta beste 
asko be).

Iratargixan efektuen gaiƱian Rudolf Steiner izan zan XX. mende hasierako 
maisua, ordutik aurrera esperimentaziƱo ugari dagolarik nekazaritza 
biodinamikuaren inguruan . Honetan be, ixa XX mendeko jakiturixa 
guztiakin moduan, alemanak aintzindari.

Elektromagnetismuari buruz asko hitzegin leike, eta ikerketa 
zientifikuak nahi beste...beste baterako lagatzen dot. Dana dala, gaixa 
interesatzen bajatzu, nahi dozunian bibliografia, interneteko 
erreferentzixak edo propio geldittu eta esplikauko detsuraz zenbait 
kontu, gizakixan bioelektromagnetismotik hasitta. Zerrendarako...txapa 
larregi.

ondo izan,

Asier Arregi


Gari Araolaza(e)k dio:

>Arraroa egin jata Asierri irakurtzea Ilargi eta elektromagnetismoaren
>efektuen gainean.
>
>Ni efektu horiei buruz eszeptikoa naiz, eta jakinik Asierrek ikasketa
>teknikoak dituela nekazaritzaren inguruan (agronomoa, ez?) jakin nahi
>nuke zein ikerketa zientifiko dauden gai horien inguruan. Badago ezer
>horren gainean, Asier? Unibertsitatean aipatzen da ilargiaren efektua
>edo elektromagnetismoarena?
>
>Gari
>  
>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to