Josuk:

Udalak zerbitzu hobeaguak eskeini bihar dittu ala oin dala 40 urtekuak
mantendu, langilien baldintzak ez aldatzeko? Gero ni naiz hemen
kontserbadoria.

Oierrek:

Udalak zerbitzu hobiak emon bihar jittuk, horixe baietz: horregaittik etxuat 
ulertzen zertara makiña zaratosuak erabilli (zerbitzu zaratosua txarragua dok, 
¿ezta?), eskuz baiño txartuago garbitzen dabenak gaiñera. ¿Garbiketa txarrago 
bat, dirua aurreztiangaittik? Ez dok merezi, ez ba da 
tramankulu-fabrikatzailliei.

Eta kontserbadoria izatia... halan jartzen bahaiz, ni hi baiño 
kontserbadoriagua izango nauk: naturia kontserbatzia lehenesten dotelako 
proiektu txikitzaillien aurrian, edo ekonomia planifikatu baten alde nagoalako 
-dana libre ez lagatzia-. Hi "kontserbadoria" haizela esan nebanian, baiña, ez 
najuan esannahi horrekin esaten: "eskumakua" esan gura neban. ¿Halan hobeto 
ulertzen dok? 

O.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to