MCC kooperatiba bat da, enpresa talde bat, soilik. Turismoa, sektore oso
bat. Ez dakit zein puntutaraino egin leiken konparaketa bat horrela.

Antolatutako enpresa talde batendako EAEko BPGn %3,8a asko da, antolatutako
talde baten esku dagolako, organigrama batekin eta bere Lehendakariarekin,
kasu honetan Jesus Catania, oker ez banago. Pentsa Catania honek hitz egiten
duenean zelako indarra ordezkatzen duen.

Zelan dago antolatuta turismoa? Organigrama bat du, badu bere izenean hitz
egin dezakeenik? Sailburua? Nik ezetz uste dot.

Ez detsat garrantzia kendu nahi turismoari, ziur aski gehiago bultzatu
beharreko sektorea izango da eta hazkunde handia izan dezakeena, baina
MCCren izenean tipo batek hitz egin dezakeen bitartean, Turismoak ezin, ez
behintzat osotasunaren izenean.

Josu.



2006/12/14, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>:

 Prentsak diñuanez, MCC taldian indar ekonomikua Euskal Autonomi
Erkideguan BPGn %3,8 ei dok. Batek jakik asko ala gitxi dan, baiña prentsari
jaramonik egingo bajetsagu behintzat bajirudik dexente asko dala. Datua,
behintzat, MCC zein garrantzitsua dan azaltzeko agertuko dok egunkarixetan.

Halandabe, oso oker ez banaok, %3,8 edo %3,9 dok (buruz jiharduat)
turismuan Barne Produktu Gordiña. Baiña datu hau ez dok erabili izaten
sektore turistikuan indarra azaltzeko, bere makaltasuna agertzeko baiño.

Izan be... zergaittik emoten jok MCCk sektore turistikuak baiño
haundixagua, indartsuagua edo garrantzitsuagua? Zergaittik uste juagu MCC
danon artian zaindu biharreko altxorra dala eta turismua, ostera,
erdipurdiko zeozer, bigarren maillako zeozer, txarto balebik be ardurarik
sortu biharko ez leukiana?

Amatiño



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]




--
[EMAIL PROTECTED]
http://www.blogak.com/josu
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to