On 12/14/06, Elena Laka <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
> Eta gero badagoz musurik eman ez nienak, baina gogoz geratu nintzenak:
> Luistxori eta Gariri sekula ez dotset musurik emoten, eta ez dakit
> zergaitik, ze asko apreziatzen ditut.

Jopelas! ba hori esan egiten da!

Ni sarritan eskakeatzen naiz musuen kontu horretatik, bai laneko
bilera eta bai horrelako ebentu organizatuetan. Ez gustora hartu edo
ematen ez ditudalako, baizik eta sozialki nahiko sexista iruditzen
zaidalako, emakume bat datorrenean musua ematea eta gizonezkoari ez.

Eskua ematearekin ere zalantza izaten dut. Kanpoan ibili izan
naizenean, toki batera iritsi eta denei eskua emateko ohitura dago,
baita ezagutu ez eta txiripaz han alboko mahai batean hizketan dauden
biri ere. Hau orokorra da Alemanian, Frantzian, Inglaterran eta abar.
Astuna egiten da, baina gutxienez norma da eta ez dago pentsatzen
ibili behar.

Hemen musuena nahasiagoa dago.

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to