Abiada Handiko Trena dela eta, ez diot inori entzun tren horrek Euskaditik
pasatu behar ez duenik. Inork ez du esan hobe lukeela trenak, Euskal Herria
inguratu eta Pirinioak Hueskatik edo pasatu.
Zenbaitek hitzegiten du, Eusko Jaurlaritzak asmatutako ideia balitz
bezala. Baina asmoa europarra da, Paristik Oportora Euskal Herritik zehar
joango den trenaren egitasmoa.
Eta, presaka egindako proiektua denik ere ezin ba esan, Garaikoetxea
lehendakariaren garaietakoa baita eta, honez gero, amaitzear egon beharko
lukeena, Auñamendi entziklopediak dioenez behintzat. Obra gutxi gero munduan,
entziklopedietan amaitutzat agertu arren oraindik hasteke daudenak.
Baionatik Mirandarakoa proiektu europarra baldin bada, Gasteiztik Bilborakoa
euskal erakundeen ideia da. Eta ideia ona. Ezin hobea. Ez dakit nik inor
konturatu den, baina XXI. mendean eta... ez da oraindik Bilbo eta Gasteizen
arteko batere trenik, nahiz-eta inguru horretan milioi bat hiritar bizi.
Orain hamar urte, hainbat lagun Guggenheimen kontra agertu ziren, museo berriak
euskal kulturaren diru guztiak irentsiko zituelakoan eta Leitzarango
autobidearen kontra, berriz, OTANen tankeak bertatik pasatuko omen zirelako.
Baina Guggenheimek irabaziak ditu eta Leitzaranen ez dut, nik neuk, tankerik
ikusi.
Abiada Handiko Trena nahi eta behar dugu. Ingurumena zainduko duen trena, hori
bai, baina trena. Euskal Herri osoaren ardatza izateaz gainera, euskaldunok
Europako sarearen barruan kokatuko gaituena.
Amatiño
Goiz Kronika
Euskadi Irratia
2006.12.19
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]