Asierrek: <Orain hamar baiño urte gehiago euskal herritar ugari Deban eta Lemoizen zentrale nuklearrak egitearen kontra <agertu ziren. Orain ez dauzkagu eta ez diot, nik neuk, inori horren penarik somatu.
-- Ez jakixat zein izan ete zuan hire jarreria Guggenheim, Leitzaran edo Bilboko Metroan kasuan, baiña ez juat uste zentral nuklearren gaiñean iritzirik emoteko aukera haundirik izan hebanik. Aukeria euki genduanok, ostera, egin biharrekua egin genduan. Ikusi bestela sasoiko Z. Argia edo galdetixok orduko alkate debarrari. Oindiño bizi dok eta seguru gero nitaz gogoratzen dala. Dana dala, iritzia iritzi, ez huskerixatxo hau ahaztu: Orduan diktadura-garaixa zuan eta oin ez. Amatiño _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
