Amatiño(e)k dio (marratxoaren paragrafoetan):

> Abiada Handiko Trena dela eta,  ez diot inori entzun  tren horrek 
> Euskaditik pasatu behar ez duenik. Inork ez du esan hobe lukeela 
> trenak, Euskal Herria inguratu eta Pirinioak Hueskatik edo pasatu.
>
Guretzat edo gure inguruan nahi ez duguna ez diegu eta besteei 
enpaketatu nahi. Zentral nuklearrak ere ez ditugu Deban edo Lemoizen 
nahi, baina ezta Kontxintxinan edo Gasteiztik gertu ere. Golabalizazio 
garaietan gaude. Globalki pentsatu, lokalki jardun.

>          Zenbaitek hitzegiten du, Eusko Jaurlaritzak asmatutako ideia 
> balitz bezala.  Baina asmoa europarra da, Paristik Oportora Euskal 
> Herritik zehar joango den trenaren egitasmoa.
>
Egitasmoa barik, "agintasmoa", ez ahaztu.
Europarra edo vascoa,
baina agintarien asmoa.

> Eta, presaka egindako proiektua denik ere ezin ba esan,  Garaikoetxea 
> lehendakariaren garaietakoa baita eta, honez gero, amaitzear egon 
> beharko lukeena, Auñamendi entziklopediak dioenez behintzat. Obra 
> gutxi gero munduan, entziklopedietan amaitutzat agertu arren oraindik 
> hasteke daudenak.
>
Eta, proiektu europarrak eta euskal erakundeen ideia den horrek, biek, 
Frantziako zentral nuklearretako argindarra kontsumituko dute. Ondo 
pentsatutakoa gero, presa barik.

> Baionatik Mirandarakoa proiektu europarra baldin bada,  Gasteiztik 
> Bilborakoa euskal erakundeen ideia da. Eta ideia ona. Ezin hobea. Ez 
> dakit nik inor konturatu den, baina XXI. mendean  eta... ez da 
> oraindik Bilbo eta Gasteizen arteko batere trenik, nahiz-eta inguru 
> horretan  milioi bat hiritar bizi.
>
Begira, ideia ona, bai. Eta baita Gasteiztik Eibarrerako trena, 
Zumarragatik Zumaiarakoa edo Elorrixotik Durangorakoa.

> Orain hamar urte, hainbat lagun Guggenheimen kontra agertu ziren, 
> museo berriak euskal kulturaren diru guztiak irentsiko zituelakoan eta 
> Leitzarango autobidearen kontra, berriz, OTANen tankeak bertatik 
> pasatuko omen zirelako. Baina Guggenheimek irabaziak ditu eta 
> Leitzaranen ez dut, nik neuk, tankerik ikusi.
>
Orain hamar baiño urte gehiago euskal herritar ugari Deban eta Lemoizen 
zentrale nuklearrak egitearen kontra agertu ziren. Orain ez dauzkagu eta 
ez diot, nik neuk,  inori horren penarik somatu.

> Abiada Handiko Trena nahi eta behar dugu. Ingurumena zainduko duen 
> trena, hori bai, baina trena. Euskal Herri osoaren ardatza izateaz 
> gainera, euskaldunok Europako sarearen barruan kokatuko gaituena.
>
AHT ez dugu nahi eta ez dugu behar. Honek ezin du ingurumena zaindu, 
erasotu baiño, eta ez edozein modutan.

ETA GORA TRENA!!!!!

Ukaezina baita: alternatiba bakarra trena da, baiña ez Europako agintari 
ezberdinen agintasmoen AHT nuklearra.

Asier Arregi


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to