On 12/19/06, Mikel Elorza <[EMAIL PROTECTED]> wrote: > "Más vale tarde que nunca" esaten dute, eta hona galdera Sustatuko jaiari > buruzkoak irakurri eta gero (baina bertan izan barik, hitzaldia > entzun-ikusi barik): Sustaturentzat, Ed Freyfogle eredu da?
Aupa Mikel, Ed Freyfogletaz deklaratzen duzuna baino gehiago dakizula somatzen dut (agian ez da horrela, ez dakit). Zerrenda honetako lurker askok antzerako taktika dute, idazten dutenei zelatatu eta gainera gehiago jakin nahi informazio gutxi emanez. ;-) Ba, ez. Zure eskutan jartzen naiz eta saiatuko naiz nire kasuan erantzuten, Sustatuko parte sentitzen naizen neurrian, baina lan pixka bat egin eta galdera gehiago zehaztea eskatuko dizut, informazio gehiago emanez. Zertan ulertzen duzu Sustaturen eredu izan daitekeela? Perl programazio lengoaiaren erabileran? Mac-ekin lan egiten dutela, ala erabiltzaileei zerbitzu on bat eman nahi horretan? Pentsatzen dut interesa nondik joan daitekeen eta interesgarria iruditzen zait, batez ere zerrenda honetan jokoa emango du eta. Baina mesedez, erakutsi pixka bat zure kartak, eta hasiko naiz jolasean. ;- ) Gari _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
