Asier: Hire jarreria 10-15 lerrotan laburtzeko eskatu eta... erretorikia. Altu berba egittiarren errezoiak gehitzen ez diran moduan, luze egittiagatik ez dittuk gauzak argitzen. AHTn gaiñian hasi eta... iñork ete bajakik zertan gaozen¡ Dana-dala, sakabanatutako txipriztin batzuk jaso eta hona telegrama modura:
1- Hire kasuan zein beste edozeiñen kasuan, ez juat hemen agertzen diran berbak baiño kontuan hartu nahi izaten. Nik hire gaiñian dakaten iritxixa hik hemen azaldutakoeri zor jetset. Bakoitzan atzian daguanaz eztabaidatzeko badaok bide pribatua. Horretara, ez bajak Jaurlaritzan weborrixa gustatzen, hik jakingo dok nora jo. Eta PNVri eskintzan bat egin gura badetsak, ba egixok eta kitto. 2- Ezautzen juat bai, Allende irakaslia. Bihar bada hi umekoskorra izan baiño lehenagotik. Baiña nik ez juat Allenden iritxirik nahi. Ezta AHTn Asanbladana be. Zer esanik ez hor zihar sarian daguan dokumentziñorik... Nik hire iritxixa ezautu nahi juat. 4- Ni ez nok jakittuna ekologiaz, hezkuntzaz edo arrantzaz ez naizen moduan. Bajakixat danan barri ezin dotela jakin. Baiña sisteman siñisten juat, demokrazia errepresentatibuan. Eta dudan bat daguanian hainbat oiñarrizko galdera nahiko izaten dittuk, ez hitzaldixa emoteko baiña bai norberan burua kokatzeko. 5- Oindiño ez jakixat garbi zergaittik, baiña hik AHT gelditzia nahi dok. Beste batzuk uste juagu, ostera, eztabaida hori oin dala hamar urtekua dala. Oingo eztabaidia AHT hori ahalik eta onduen egittia dok, zentzun guztietan. Historia ez dok hireaz hasi. 6- Primeran erizten jetsat hik arazuak globalian aztertu nahi izatiari. Baiña orduan esan biharko destak zergatik 10.000 kilometrotik gorako tren-sarian hik saihestu nahi dittuan 100 kilometro eskas. Hain zuzen be, hik nahi ala ez egingo diran beste 9.900 kilometruak aprobetxatzeko, hire Herrixak bihar izango dittuan 100 kilometruak. 7- Hain ekologista sutsua izanda, harrigarri dok gero zein errez alboratu duan "...etaKitton" (eta era bereko herri-egunkarixen) duako zabalkundian papel-ufala. Enekok hementxe bertan salatu izan jok (errezoiaz) Kursaalan argi-derrotxia. Goguan izan Al Goren mezua. 8- Nik esan pertsonak osotasunian neurtzeko urtiak hartzen laga bihar jakuela eta hik, barriz, arraza, postmodernidadia eta gizarte okzidentala erantzun¡ Ez, Asier, hori baiño xinpliagua dok, zahartzaruak emoten dauan perspektibia baiño ez dok: nik ezautzen jittuat armadun salbatzailliak "Basta Ya"n daozenak, odola baiño gorrixaguak Negurin bizi diranak eta ekologista sutsuak txalet indibidualaz eta todoterrenuaz amaittu dabenak. 9- Eta, amaitzeko, ni ez nitzuan alkatetzarako aurkeztu "Euzkadiko Eskuman" izenian. Euzkadiko eskumia dok Eusko Legebiltzarrian hirugarren indarra, Araban eta Gasteizen, Nafarroan eta Iruñan, Iparraldian eta Baionan agintian daguana. Ingurumena eta AHTn gaiñian dakaan iritxixa horren zihatza badok, errealidadetik kanpo habil. Amatiño _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
