Amatinok:

>2. Une honetan Iberdrolak 800 megawatioko (2x400) zentrala zeukak indarrean 
>Castejonen eta 400eko beste bat eraikitzen ziharduk. Guztira, Castejonen, 
>1.200 >megawatio. Hau duk, Nafarroako argindar kontsumoaren %150, 
>Castejonen bakarrik.
>3. Horrez gainera, zentralak gehi haizerrotak gehi gainerako energia 
>berriztagarriak, Nafarroak eragiten dik gaur egun bere kontsumoaren %250. 
>Beste modu batez esanda, >"behar lukeen" baino 2,5 bider gehiago. Hau duk, 
>bere argindar-sorketaren  %150 "esportatu" egiten dik.
>4. Barne-kontsumorako behar den baino energia gehiago ekoiztu nahi izana ez 
>ditek zenbait ekologistek onesten. Nik ez diat ordea ulertzen zergatik ezin 
>den energiarik >sortu kanpoko merkatuetara esportatzeko. Zergatik altzairua 
>(edo eskopetak, edo laranjak) bai eta energia ez?


Kontua da elektrizitatea gordetzea zaila dela. Gehiegi sortuz gero, alferrik 
galtzen da (laranjekin gutxienez, usteldu baino lehen, zukua egin daiteke). 
Horregatik, kontsumitzen eta ekoizten den argi-indarraren artea oreka bat 
mantentzen saiatzen dira enpresak. Hilabete honetako, " Science et Vie" 
aldizkarian azaroan gertatu zen matxurari buruzko artikulua agertzen da. 
Azaroaren 4an, Espainia, Frantzia eta Alemaniako hainbat lekutan 
argi-indarrik gabe geratu ziren bapatean Alemanian tentsio altuko lerro bat 
gelditu zutelako. Automatikoki beste leku askotan argi-indarra moztu zen, 
kontsumo/ekoizte oreka apurtu zelako. Artikulu horretan Europako zenbait 
herrialdek ekoiztu, eta teorikoki ekoiztu dezaketen argi-indarra agertzen 
da. Espainiaren kasuan, gutxi gora behera 45000 MW ekoizten dira, eta 
teorikoki 75000 MW inguru ekoiztu daitezke. Gainera, ez da komeni ekoizten 
dena eta teorikoki ekoiztu daitekeen maximoa oso hurbil egotea, bestela 
"black-out" -a gertatu daitekeelako (kriston apagoia). Hots, 
segurtasun-tarte bat izan behar da. Tarte hori gabe, eskaera izugarri hasiko 
balitz bapatean eta zentralek argi-indar nahikorik sortu ezingo balute, 
argi-indarra moztuko lukete hainbat lekutan, automatikoki. Hori dela eta, ez 
dut uste Nafarroak sortu dezakeen soberako %150 hori guztia esportatzen  
duenik (nora baina?).  Halere, gauza ona izaten da norberak erabiltzen duen 
energia sortzeko gaitasuna izatea eta beharren arabera ekoiztea. Eta 
hobeagoa ahalik eta gutxien gastatzea.




Rafak:

>Nik dakidala, haize-zentraleek ekoizten duten energiaren % 90 alferrik 
>galtzen da, besterik gabe. Hori bai, gobernuak, Kyotoko konpromisoen 
>ildotik antolatutako antzerki erraldoi honetan, dirulaguntza apartak ari 
>dira banatzen haize-zentralak instalatzeko. Enpresek argi asko ikusi ditek 
>mauka: egin ditzagun.

Haize-errotek argi-indarra sortzen badute, hura erabiltzeko zentralek 
gutxiago ekoiztu beharko lukete eta haizerik ez dagoenean, zentralek gehiago 
ekoiztu beharko lukete. Hori, idealki. Baina suposatzen dut zentral 
termikoak/nuklearrak/hidraulikoak martxan daudenean lan-baldintza 
egokienetan ari direla. Ez dut uste oso gutxi ekoiztea errentagarria 
litzatekenik zentral batentzat (kotxea geldirik dagoenean  motorea martxan 
mantentzea bezalaxe, gasolina gastatu, ezertarako). Hortaz, errazena,  maila 
bat gaindituz gero haize errotek ekoiztutakoa alferrik galtzen uztea 
litzateke. Ez dakit hori egiten ote den ala ez, daturik ez baitut. %90 
galtzen dela esaten duzunean horrelako zerbait gertatzen dela uste al duzu?

El Pais-en, duela gutxi,  Europar Batasuna eta energia nuklearrari buruzko 
gutun interesgarri bat agertu zen:

http://tinyurl.com/y6npk9


Bitxikeri moduan: Frantziatik 7265 GWh erosten ditugu... eta 9477 GWh 
Portugalera esportatu. Frantziara 794 GWh esportatzen ditugu ere, eta 2806 
GWh Portugaleri erosi. Merkatuaren legeak?


Oier

_________________________________________________________________
Dale rienda suelta a tu tiempo libre. Mil ideas para exprimir tu ocio con 
MSN Entretenimiento. http://entretenimiento.msn.es/

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to