Herenegun edo Naturgas-ek (gasa suministratzen doskun enpresa) eskaini 
zoskun elektrizitatea eurekin kontratatzea.

    Hasteko eta behin, berri ona da, elektrizitatea hemen monopolioa izan 
danian -bakarrik Iberdrolarekin kontratatu zeikian- orain badirudi gutxienez 
aukera bi dagozala: Iberdrola eta Naturgas.

    Amatiño izan da foro honetan kontsumidoreen indarraren gainean gehixen 
berba egin dabena -ez ditut bere berba zehatzak gogoratzen- eta kasu honetarako 
nik be jakin gura dot zeintzuk dagozan bi marka horien atzetik.

    Esate baterako, Iberdrolako nagusiak beti emon deste Neguriko familia 
eternofrankistakoak; akzionista inportateen artean badira BBK (%10?) eta 
Florentino Perez, Madrilgo futbol taldearen presidentearen enpresa, kopuru 
berean; eta orain ez dakit Eskoziako enpresa batek ez ote daben izango beste 
zati inportante bat. Zuzena da akzionista nagusien nire inpresio hau?

    Eta Naturgas? zer letxes da Naturgas? Nor dago horren atzian? Nik ez dakat 
ideiarik bez.

    Ea ba, ea halako kontuotan nik baino gehixago dakizuenok informaziño 
interesanteren bat emoten destazuen.
       
    Gero arte.
            it.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to