Dana dala, Electra Nortek:

1. Bost milla bezero inguru baiño ez ei jittuk.
2. Halandabe, berak haizerrotaz ekoizten daben argindarra ez dok nahikua
bezeroen eskabidiari erantzutzeko.
3. Falta jakona Hidrocantábrico-ri erosten jetsak (EDP, NaturGas).
4. Bataz beste Electra Norteri garestixago urtetzen jako kilowatixuan
kostu-preziua bezeroeri kobratzen detsena baiño eta...
5. Ondorixoz, bere bezeroeri karta bana bialdu jetsek esaten ez dakala
argindarra zerbitzen jarraitzerik eta, mesedez, ahal dan neurrian, bezero
bakoitzak billatu deixala merkatuan beste hornitzaillen bat.
6. Beraz, Imanoltxu, egik nahixago duan aukeria baiña, itxura danez, Electra
Norte ez dok seguruena.

Amatiño


--------------------------

1. Kontsumorako eskeintzen dabena, Electra Nortek zuzenian edo zeharka
argindar sarian jartzen dabena dok (sortze-instalaziño kutsagarrixetatik
kanpora). Beste kontu bat dok kilowatixo jakin baten jatorri zehatza zein
dan, ondo diñuan moduan, pontentzia-denborako (kW/h) horrek neurrixak ez
dake izen abizenik, baina ekibaliozko potentzia hori sarian jartzen daben
enpresa ekoizliek, bai (jatorrixa azken finian). Eta hor, aukera.

Iberdrolan, Endesa edo Naturgasen (Energia Verde, Tarifa Verde edo
"ekoguai") propaganda "abusibo" eta maltzurra ordaintzen juagu gure
fakturetan.

2. Ziur hala dala, Electra Norte askoz txikixagua da ta. Baiña ziur be bai,
Iberdrolak eta bestiek zentrale nuklearrak eta termikuak mantentzen dittuela
(ekoizpenaren gehixengo absolutisimua), eta horretaz propagandarik egitten
ez dabela, nahizta euren energia itturri nagusiñak diran.

3. Eta ziur be bai, hiritarrok propaganda ustelarekin konformatuko ez bagiña
eta EN bezelako enpresak bultzatuko bagendukez, energia berriztagarrixei
bultzadatxua aktiboki emongo gentsekela.

Asier Arregi




Amatiño(e)k dio:

>Holan, bat-batian eta hankia sartzeko arrisku haundiegi barik... (eta 
>etara bihar bajuat etarako juat).
>
>1. Electra Norte horrek ekoizten daben energixian jatorrixa 
>barriztagarrixa izango dok, baiña kontsumorako eskintzen dabena beste 
>edozein hornitzailena modukoa. Gure etxera heltzen dan kilowatixuak ez 
>jakak kolorerik. Danak dittuk bardiñak. Electra Nortek bere bezerueri 
>eskintzen detsen energixian jatorria anitza dok: haixia, ura, gasa, 
>eguzkixa, nuklearra edo dala dalakua. Merkatuan daguan proporziño berian.
Ez gehixago eta eta gitxiago.
>
>2. Egingo najeukek posturia Iberdrolan barriztagarrixen produkziñua 
>Electra Norte horrena baino handixagoa dala.
>
>Amatiño
>  
>


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to