Ez juat aitzen. Hik esan nahi dok Electra Norte horrek kontsumorako energixa
eskintzen daula eta energixa horren jatorrixa barriztagarrixa dala?
 
Amatiño

 ------------------------------ 

Iberdrola eta Naturgas enpresez gain, beste bat gehittuko dot aukera
esparrua zabaltzeko eta nere ustetan, hobetzeko: Electra Norte, baina hauek
ez jatzuez etxera ate joka jungo. Weborrixan bertan dake eskaera orri bat
(http://www.electranorte.es), bete, eta gero beraiek jartzen dira
hartuemonetan.

Beraien weborrittik hauxe, kopipastian:


*       Nor da Electra Norte? 
Electra Norte 1997, S.A.U. jatorri berriztagarriko energia elektrikoa
produzitzen eta merkaturatzen duen enpresa da. Jardun esparrua Estatuko
lurralde osoa du. Electra Norte osorik eskumendeko du Electra de Carbayín,
S.A.-k, orain dela laurogei urtetik Asturiasko erdialdeko bezeroei zerbitzua
ematen ari den konpainia banatzaile independenteak. 

*       Zerk ezberdintzen du Electra Norte beste elektrizitate-enpresa
batzuetatik? 
Electra Nortek xede bakarra du: energia berriztagarriak. Horixe da gure
apustu bakarra eta gure konpromiso bakarra. Denek ezin dute gauza bera esan.


*       Nolakoak dira Electra Norteren bezeroak? 
Electra Nortek mota guztietako bezeroei saltzen ahal die jatorri
berriztagarriko elektrizitatea: tentsio altuan zein baxuan; enpresa eta
partikularrei; 17 autonomia erkidegoetan. 

[igo] <http://www.electranorte.es/euskara/faq.php#arriba> 

Hornitzaile aldaketari buruz 
 

        
*       Nor alda daiteke elektrizitate-hornitzailez? 
2003ko urtarrilaren 1etik, Espainian kokaturiko bezero guztiek utz dezakete
bazter tarifa arrunta eta kontrata dezakete elektrizitate hornidura
merkaturatzaile batekin. 

*       Beste elektrizitate-konpainia batera aldatzen banaiz, aldatuko al da
horniduraren kalitatea?
Ez. Zerbitzuaren kalitatea lehengoa bera izanen da, zure lokal edo
etxebizitzara iristen den sarearen araberakoa baita. Hau da, elektrizitatea
kablean zehar eramaten dizun enpresaz aldatuko zara soilik. Baina kableak
berak ohiko banatzailearen ardura izaten jarraituko du. 

*       Horren arabera, bi faktura ordaindu beharra izanen dut, bata
banatzaileari eta bestea merkaturatzaileari? 
Ez. Hornidura Electra Norterekin kontratatzen baduzu, gure faktura baizik ez
duzu jasoko. Geu arduratuko gara banatzaileari bere sareen erabilpenari
dagozkion sariak ordaintzeaz. Gure prezioa “dena barne” da, ezusterik gabea.


*       Zer egin behar dut matxurarik izanez gero? 
Hasiera batean, onena duzu banatzailearengana (hots, sarearen jabearengana)
jo, orain arte egin izan duzun bezala. Hala ere, komenigarria izan daiteke
gertatua gero Electra Norteri jakinaraztea, zure kasuaren segimendua egiteko
eta zerbitzuaren hutsuneen kalte-ordainen bat eskatzea egokia den aztertu
ahal izateko. 

*       Aurrerago alda ninteke berriro merkaturatzailez edo ohiko
banatzailera itzuli? 
Bai. Kontratua bukatuta -gurekin, urtebete igarota-, Electra Norterekin
berriz egiteko edo berriro hornitzailez aldatzeko aukera izanen duzu. Aukera
horretan, tarifa arruntaren erregimenera itzuli ere egiten ahalko zara. Dena
den, gurekin gustura ez bazaude, beste hornitzaile bat bilatzeko askatasuna
izanen duzu kontratua igarota. 




Attachment: pixel_gris.gif
Description: GIF image

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to