- 1,2,3,4,5: bai, Electra Norte oso txikixa dok eta ez jok eskaera daneri aurre egitterik euki, baiña horretarako prestatzen eta obretan jiharduek, haunditzeko. Bada zeoze! Gizartian zati batek bidia zein dan ikusi dau eta zentral nuklearren eta termikuen jabiek propagandia egitten dabe bide horretan.
Dana dala, Electra Norteren eredua (eta Iberdrola eta bestienak berriztagarrixetan), ez dok be bidia. Energetikoki, berriztagarrixen balio potentzialik haundixena, era lokalian independiente izatia dok. Eta hortxe datok enpresa fosilzale eta multinazionalekin txokia. Haize-errota erraldoiak ez jataz gustatzen. Hori, multinazionalen inbentua dok, haundixak, erraldoiak, enpresa haundixek kontrolatzeko modukuak (hala ta guztiz, petrolixua, gasa edo ikatza erretzia baiño hobeto). Haize errotak askoz be gehixago bihar dira, baiña txikixaguak, eragin paisajistiko eta ekologiko txikixaguakin eta energia bertatik bertara banatuz. Esate baterako, bailaraka. Baiña haize errotekin batera, baitta ur saltuak eta turbinak erreketan eta mikropresatan, eta eguzki plaka fotovoltaikuak nunahi. (euria, haizea, eguzkixa, beti egongo dok zeoze). Berogailu sistematarako, egergia geotermikua (Europan oso hedatutakua), eguzki plaka termikuak eta biomasa erregailuak. Eta kudeaketa lokalarekin edo banakako pribatuarekin. - 6: erabaki segurua zer dok? Kontserbadore eta atzerakoiena izan leikek, nere ustez. Bildurraren eraginpian hartutakua. Dana dala, segurtasuna definitu biharko gendukek. Honek osasunarekin harremanik baldin bajakak, nere esperientziak esaten jestak, enpresa haundixek hau kontuau euren ajendatan ez dakela. Esate baterako, Eibarko etxe batzutan egindako eremu magnetikuen neurketatan 3.500 nT (nanoTesla) neurtzera heldu giñan. Ideia bat egitteko, araututa edo sakon aztertuta daken herrialdietan, Suezia eta AEBak, lanpostuetarako gehienezko baloreak ezartzen dittue, 250 nT lehelenguan eta 300 nT bigarrenian (zer esanik bez, logela edo atseden leku batian askoz gitxiago biharko leukela). Iberdrolaren erantzuna "parregarrixa" izan zan (beraiek legiak betetzen dittue, Espainiako maximo legal fosila: 100.000 nT). Baiña erantzunetan, gizur nabarmenak eta jarrera defentsiboegixekin topo egin neban. Nik neurketen berri eman eta beraiek: /Excusatio non petita acusatio manifesta/, legia betetzen dabela eta abar. Izan be, antzerako kasuetan badago jurisprudentziarik beraien aurka. Bloga zabaltzen bajuat halakoren baten, ia ematen dittuaten xehetasunak (artikulotxo bat be idatzi najuan horren kontura). ondo izan Asier Arregi Amatiño(e)k dio: >Dana dala, Electra Nortek: > >1. Bost milla bezero inguru baiño ez ei jittuk. >2. Halandabe, berak haizerrotaz ekoizten daben argindarra ez dok nahikua >bezeroen eskabidiari erantzutzeko. >3. Falta jakona Hidrocantábrico-ri erosten jetsak (EDP, NaturGas). >4. Bataz beste Electra Norteri garestixago urtetzen jako kilowatixuan >kostu-preziua bezeroeri kobratzen detsena baiño eta... >5. Ondorixoz, bere bezeroeri karta bana bialdu jetsek esaten ez dakala >argindarra zerbitzen jarraitzerik eta, mesedez, ahal dan neurrian, bezero >bakoitzak billatu deixala merkatuan beste hornitzaillen bat. >6. Beraz, Imanoltxu, egik nahixago duan aukeria baiña, itxura danez, Electra >Norte ez dok seguruena. > >Amatiño > > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
