1. Kontsumorako eskeintzen dabena, Electra Nortek zuzenian edo zeharka 
argindar sarian jartzen dabena dok (sortze-instalaziño kutsagarrixetatik 
kanpora). Beste kontu bat dok kilowatixo jakin baten jatorri zehatza 
zein dan, ondo diñuan moduan, pontentzia-denborako (kW/h) horrek 
neurrixak ez dake izen abizenik, baina ekibaliozko potentzia hori sarian 
jartzen daben enpresa ekoizliek, bai (jatorrixa azken finian). Eta hor, 
aukera.

Iberdrolan, Endesa edo Naturgasen (Energia Verde, Tarifa Verde edo 
"ekoguai") propaganda "abusibo" eta maltzurra ordaintzen juagu gure 
fakturetan.

2. Ziur hala dala, Electra Norte askoz txikixagua da ta. Baiña ziur be 
bai, Iberdrolak eta bestiek zentrale nuklearrak eta termikuak mantentzen 
dittuela (ekoizpenaren gehixengo absolutisimua), eta horretaz 
propagandarik egitten ez dabela, nahizta euren energia itturri nagusiñak 
diran.

3. Eta ziur be bai, hiritarrok propaganda ustelarekin konformatuko ez 
bagiña eta EN bezelako enpresak bultzatuko bagendukez, energia 
berriztagarrixei bultzadatxua aktiboki emongo gentsekela.

Asier Arregi




Amatiño(e)k dio:

>Holan, bat-batian eta hankia sartzeko arrisku haundiegi barik... (eta etara
>bihar bajuat etarako juat).
>
>1. Electra Norte horrek ekoizten daben energixian jatorrixa barriztagarrixa
>izango dok, baiña kontsumorako eskintzen dabena beste edozein hornitzailena
>modukoa. Gure etxera heltzen dan kilowatixuak ez jakak kolorerik. Danak
>dittuk bardiñak. Electra Nortek bere bezerueri eskintzen detsen energixian
>jatorria anitza dok: haixia, ura, gasa, eguzkixa, nuklearra edo dala
>dalakua. Merkatuan daguan proporziño berian. Ez gehixago eta eta gitxiago.
>
>2. Egingo najeukek posturia Iberdrolan barriztagarrixen produkziñua Electra
>Norte horrena baino handixagoa dala.
>
>Amatiño
>  
>


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to