Asierrek:
Guk mV tan funtzionatzen dugu eta gure uhin zerebralek dituzten
frekuentzia baxuak, Schumann erresonantziaren inguruan dantzan
darabiltzagu (gainera erresonantzia horren frekuentzia da esna-lo
markatzen duen muga gutxi gora behera). Asko sinplifikatzuz:
- Delta uhinak: 0-3,5 Hz. Lo sakona.
- Theta uhinak: 3,5-7,5 Hz. Meditazio sakona, relaxa, ametsetako loa...
- Alfa uhinak: 7,5-14 Hz. Esna, baina mugan, lasaitasun mental
sakona, meditazio aktiboa...
- Beta uhinak: 14-30 Hz. Esna egoera arruntena. Arrazoitze logikoa,
hizketan...
- Gamma uhinak: 30 Hz-40 Hz. Histeria, egoera alteratuak.
Oier, Asier, oso interesgarrixa da darabizuen diskusiñua. Kontsulta-liburu
baterako aiña materixal ba dago hor.
Nere esperientzixia kontau gura detzuet. Ni jentia osatzen saiatzen naiz
(fisioterapeuta modura) eta juan dan urtietan, modu guztiz enpirikuan, "alfa"
estadu hori gero eta presentiago dago nere bizitzan. Konklusiño hori ointsu
etaratakua da, jakiña: oin arte, nik obserbatutako dato kurioso mordo bat baiño
ez ziran.
Konturatu naiz, esate baterako, ba dirala terapia talde batzu eskala
konbentzionaleko klasifikaziñotik urten egitten dirazenak. Gure biharrian
erabiltzen doguzen teknika miofaszialak, adibidez, medikuntza ofizialan
kanonetatik urtetzen dira. Adibidez:
- Eurak egitteko, terapeutok "alfa" estado batera jaitsi bihar izaten gara
(Asierren berbak erabillitta: egoera meditatibuan uhin zerebralak 7,5-14
Hz-tara jaisten dira). Ez ba gara estado horretan jartzen, terapixiak ez dau
funtzionatzen. Eta ez da placebo efektua (pazientiak ez dau normalian honen
barri izaten-eta).
- Hónek teknikotan, tejido lesionatu baten gañian eskua jartzen dogunian,
tejidua berez "mobidu" egitten da eta berak gidatzen gaittu sendatzeko bihar
diran mobimenduetara. Hau bereziki deigarrixa izaten da esguince cervicalen
ondorixuetan (batzutan emoten dau El Exorcistako umia dakagula esku tartian).
Antzerako gauzia gertatzen da osteopatia craneo-sacroko teknikekin. Medikuntza
ofizialan arabera buruko hazurrak ez dira mobitzen, eta meninge-garun maillan
fisikoki eragitteko modurik ez dago: baiña terapia hónekin aldaketa organikuak
lortzen doguz, eta gaitzak osatu egitten dira. Korputzeko fisiologixian parte
txiki bat baiño ez dogu ezagutzen, eta Oier eta Asier darabixen gaixan
(neurofisiologixan) asko dakagu ikasteko.
Intuiziñoz susmatzen doten gai bat be badago. Askotan suertatzen da, eta nere
lan esparru faborituetako bat da, paziente bat guztiz alteratuta etortzia
(Gamma uhinak: 30 Hz-40 Hz, histeria?). Tratamenduan hasi, eta nere irudikapena
(egoera meditatibuetan bisualizaziñuak erabiltzen dittudaz) gure eremu
elektromagnetikuak kontaktuan jarri, eta nik bere frekuentzixia nere maillara
(7,5-14 HZ-tara) jaitsiarazten dotela izaten da.
Nik ez dakat hau elektrofisiologikoki frogatzeko modurik. Bakarrik dakitt,
histeriatik lokartzera pasatzen dirala askotan. Ba dakitt bebai hau arriskutsua
dala, eta hain zuzen be alderantzizkua gertatu leikiala: pazientiak neu
azeleratzia. Eta osasun profesionalak ezagutzen badozue, danok aittatuko detzue
batzutan "vampiros de energía" tipoko pazientiak ba dirala, eurekin egon eta
lur jota lagatzen zaittuenak... Eremu ezezagun bat ba da hor, horixe ba dala.
Bestalde, nere ibilbidian kontaktua izan dot medikuntza txinatarrakin (chi
kung) eta, nere harridurarako, bide guztiz desberdin batetik antzerako
helmugara heltzen naiz; bere praktika eta filosofixan murgildu ahala, ikusten
dot teknika honen mesede printzipalak dastatzeko (fisikuak eta neurgarrixak
dirazenak), norbere burua "alfa" estadu horretan jarri biharra dagola. Bestela,
gimnasia sueca egittia morokua da.
Eta azkenik, bere sasoian UEU-n Medikuntza Fisikoko ikastaruan parte hartu
nebanian, mediko eta fisio "ofizialokin" batera Julen Petralanda egon zan
irakasle: eta haren eskutik, geobiologixa asuntuak entzun nittuan estraiñekotz,
eta radiestesia praktika anekdotiko batzu egitteko aukeria izan neban. Eta
bertan imajinatu zerekin topatu nintzan: ura topatzeko varillak ez ziran
mobitzen "alfa" estadu horretara jaisten ez banintzan.
Edozelan be: Oier eta Asier hor dabiz fisikaz berbetan, baiña fisiologixaz ez
dakixe asko; neurofisiologuak biharbada kimikaz larregi arduratzen dira, baiña
pazientiak ez dittuez tratatzen; gu pazientiak tratatzen doguz, baiña ez dakigu
ez fisikaz ezta neurofisiologixaz be. Gai guztietaz dakixanik ez dagonez,
alderdi honetako aurrerakuntzak duda barik elkarlanetik etorriko dira, edo ez
dira etorriko.
Bittartian, nik enpirikoki jarraittuko dot marxtxan. Baiña benetan diñot, nere
buru arrazionalistiak nahiko leukela esku tartian izaten dotenari azalpen
zientifiko bat topatu!
O.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]