Oierrek:
>Konturatu naiz, esate baterako, ba dirala terapia talde batzu eskala 
>konbentzionaleko
>klasifikaziñotik urten egitten dirazenak. Gure biharrian erabiltzen doguzen 
>teknika miofaszialak,
>adibidez, medikuntza ofizialan kanonetatik urtetzen dira. Adibidez:
-> Eurak egitteko, terapeutok "alfa" estado batera jaitsi bihar izaten gara 
(Asierren berbak
>erabillitta: egoera meditatibuan uhin zerebralak 7,5-14 Hz-tara jaisten 
>dira). Ez ba gara estado
>horretan jartzen, terapixiak ez dau funtzionatzen. Eta ez da placebo 
>efektua (pazientiak ez dau
>normalian honen barri izaten-eta).
-> Hónek teknikotan, tejido lesionatu baten gañian eskua jartzen dogunian, 
tejidua berez "mobidu"
>egitten da eta berak gidatzen gaittu sendatzeko bihar diran mobimenduetara. 
>Hau bereziki deigarrixa
>izaten da esguince cervicalen ondorixuetan (batzutan emoten dau El 
>Exorcistako umia dakagula esku tartian).


Kontu interesgarriak dira horiek, eta zenbaitetan, zuk esan bezala, arrazoi 
konbentzionalatik kanpora daudenak (edo diruditenak). Begi bistakoa da 
zientziek, gaur egun, dena ez dutela esplikatzen. Oinarrizko legeak ondotxo  
ezagutzen ditugu, baina sistema konplexu bat aztertzen hasten garenean, 
gauzak alda daitezke. Bapatean, espero ez genituen fenomenoak eta legeak 
agertzen dira. Kasu argi bat, fisika edo mekanika estadistikoarena da. 
Adibidez, partikula askodun sistemetan " entropia" deritzon propietatea 
agertzen da (desordena maila), eta entropia handitzen dela dioen legea 
betetzen da. Edo fase transizioak:  adibidez, ura izotz bihurtzen denean.  
Fenomeno kolektibo horiek ere zientzia "konbentzionalaren" esparruan esplika 
daitezke, nahiz eta batzutan hurbilketa edo matematika teknika ezberdinak 
erabili behar diren. Baina oinarrizko legeak beti bete izan ohi dira.


Uste orokorrena zientzilarien artean da esplikatzeke dauden fenomenoak 
ohizko zientziaren esparruan esplikatuko direla. SHerlock Holmesek ere 
esaten zuen, gutxi-gora behera: " posible diren arrazoiak agortzen direnean, 
hasi ezinezkoen bila". Medikuntza ez-ofizialaren gainean, iritzi ezberdineko 
zientzilariak ezagutzen ditut nik: sinesten dutenak nahiz eta ulertu ez, eta 
ez dutenak sinesten eta dena plzebo/autosugestio kontua dela diotenak. Dena 
dela, zientzilarien gehiengoa, ulertzeke dauden kontuak ohizko zientziarekin 
esplikatu daitekela sinesten dutela esango nuke nik. Hots, ziurrenik ez 
dagoela "indar", " eremu" eta "energia" berri eta guztiz exotikoen beharrik 
fenomeno haiek ulertzeko. Halere, ezagutzen ditugun legeak aldatu behar 
bagenitu ere, gaur eguneko legeak errealitatearen hurbilketa ona izaten 
jarraitu beharko lukete (Newton/Einsteinen teoriekin gertatu zen bezala): 
heuren esparruan, Maxwell-en legeak, Einsteinen erlatibitate orokorra, etab, 
erabilgarriak izango dira.


>Intuiziñoz susmatzen doten gai bat be badago. Askotan suertatzen da, eta 
>nere lan esparru faborituetako
>bat da, paziente bat guztiz alteratuta etortzia (Gamma uhinak: 30 Hz-40 Hz, 
>histeria?). Tratamenduan
>hasi, eta nere irudikapena (egoera meditatibuetan bisualizaziñuak 
>erabiltzen dittudaz) gure eremu
>elektromagnetikuak kontaktuan jarri, eta nik bere frekuentzixia nere 
>maillara (7,5-14 HZ-tara)
>jaitsiarazten dotela izaten da. Nik ez dakat hau elektrofisiologikoki 
>frogatzeko modurik. Bakarrik dakitt, histeriatik lokartzera
>pasatzen dirala askotan. Ba dakitt bebai hau arriskutsua dala, eta hain 
>zuzen be alderantzizkua gertatu
>leikiala: pazientiak neu azeleratzia. Eta osasun profesionalak ezagutzen 
>badozue, danok aittatuko
>detzue batzutan "vampiros de energía" tipoko pazientiak ba dirala, eurekin 
>egon eta lur jota lagatzen
>zaittuenak... Eremu ezezagun bat ba da hor, horixe ba dala.

Zure eta bestearen "eremu elektromagnetikoak" benetan kontaktuan jartzen 
badituzu, hori neurtu daiteke (baina inork ez du egin, nik dakidala). Baina 
hala balitz, zure terapiak eguraldiaren, tenperaturaren, umeltasunaren eta 
abar askoren arabera aldatuko litzateke. Konturatu al zara ea egun euritsu 
batean terapia hobeto dabilen edo txartoago?  Ziur ezberdintasun nabarmenik 
ez dagoela. Grabatutako zinta bateko tipo baten ahotsa erabili badezakegu  
lasaitzeko , eremu elektromagnetikoaren esplikazioak ere ez du balio.

>Antzerako gauzia gertatzen da osteopatia craneo-sacroko teknikekin. 
>Medikuntza ofizialan arabera
>buruko hazurrak ez dira mobitzen, eta meninge-garun maillan fisikoki 
>eragitteko modurik ez dago:
>baiña terapia hónekin aldaketa organikuak lortzen doguz, eta gaitzak osatu 
>egitten dira. Korputzeko
>fisiologixian parte txiki bat baiño ez dogu ezagutzen, eta Oier eta Asier 
>darabixen gaixan
>(neurofisiologixan) asko dakagu ikasteko.

Bai neurofisiologian, medikuntzan (orokorrean), fisikan, kimikan, 
biologian... Asko dakigu eta aldi berean oso gutxi.


>Eta azkenik, bere sasoian UEU-n Medikuntza Fisikoko ikastaruan parte hartu 
>nebanian, mediko eta fisio
>"ofizialokin" batera Julen Petralanda egon zan irakasle: eta haren eskutik, 
>geobiologixa asuntuak
>entzun nittuan estraiñekotz, eta radiestesia praktika anekdotiko batzu 
>egitteko aukeria izan neban.
>Eta bertan imajinatu zerekin topatu nintzan: ura topatzeko varillak ez 
>ziran mobitzen "alfa" estadu
>horretara jaisten ez banintzan.

Henri Broch eta Georges Charpak  "Devenez sorciers, devenez savants" 
liburuan erradiestesiari eta ura topatzeari buruz egiten dute berba kapitulu 
batean. Kontrolatutako egoera batean erradiestesista batekin esperimentuak 
egiten dituzte ea ura topatzeko gai den ikusteko, eta emaitzek argi eta 
garbi erakusten dute ez dela horrela. Informazio gehiago, Nizako 
Unibertsitateko zetetika taldeko web orrian topa daiteke: 
http://www.unice.fr/zetetique/index.html Orri berdinean paranormalari eta 
bestelakoei buruzko informazio interesgarria dago (batez ere, 
eszeptikoentzat!). Galdera bat: ura zein sakoneratan dagoen jakin al daiteke 
ziriarekin?


>Bittartian, nik enpirikoki jarraittuko dot marxtxan. Baiña benetan diñot, 
>nere buru
>arrazionalistiak nahiko leukela esku tartian izaten dotenari azalpen 
>zientifiko bat topatu!

Hori iruditzen zait zentzuzkoena, berehala arrazoien bila 50. dimentsio 
batera  jo gabe.


Leirek:
>------Gari, Oier B, animau egitten zaittuet barilla probatzera.
>Esperientzia itzela da! Asier etyxera etorri jatan, eta ez dakizue zelan
>haluzinau neban! Luze joko leuke azaltzia egin zeban guztia. Ni tonta
>baten moduan bere atzetik ibili nintzan! Hainbeste aparato, kri-krik
>egiten, orratzak gira, buelta....Itzela. Esperientzia religiosa

Agenda kontuengatik ezin izan neban Asierrekin alkartu. Laburpentxo bat ia 
Asierrek ze ein zeban jakitteko? Holan eszeptikuak preparatuago jungo gara 
ta ziririkan ta barillikan ez dosku sartuko! Ta igual be,  eitten dabena 
sinistuko dogu.



Oier B

_________________________________________________________________
Descubre la descarga digital con MSN Music. Más de un millón de canciones. 
http://music.msn.es/

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to