>Oier G-k:

>1. "Medikuntza ez-ofiziala" ezileike hartu gauza uniforme baten modura. 
>Baleko terapiak eta
>adarjotzailliak, danak batera sartzen dira zaku berian eta sakuko edukiñori 
>ezin dogu batasun modura
>hartu diskusiño batian.

>2. Medikuntza teknika bat ez da "sinistu" biharreko gauzia. Edo ba dabil, 
>edo ez dabil. Fedia, kanpora.

>3. Placebo efektua oso gutxietsitta dago, bai konnotaziño txarrak hartu 
>arte be. Baiña oso jente gitxik
>daki, jarrera mentala modu egokixan enfokatziak, korputzian aldaketa 
>biokimikuak, neurgarrixak,
>eragitten dittuala (...)
>Autosugestiñua, placebo efektua... korputzak errekurtsuak dittu 
>gaisotasunei aurre egitteko, eta
>ezin badau be, autoanestesiatzeko minik ez sentitzeko. Jarrera mentala modu 
>egokixan enfokatzen dogunian (eta hau biokimika edo fisika purua da, ez
>sorginkerixia) gure metabolismua aldatzen dogu. Sistema endokrinuak 
>hormonak ekoizten dittu,
>anabolismo/catabolismo edo eraiki/suntsittu orekan eragitten dogu, gure 
>minan errezeptore
>nerbiosuen estimulo umbrala aldatu egitten da... Honi sugestiñua edo 
>placebo efektua deittu nahi
>badetzagu, OK: baiña kontua da aldaketa organikua dala, neurgarrixa. Eta 
>pazientia hobetu egitten da.

>Pertsona batzu, jarrera mentalan enfoke hori "energixa garbitzaille" edo 
>halako irudikapen
>orientalistekin egingo dau; beste batzu, jangoiko bati errezatzen; beste 
>batzu, bere medikuanganeko
>fede itsu batekin; azken fiñian, gauza bardiñan gaiñian gabiz. Jarrera 
>egoki baten bidez, gure
>korputzeko prozesu organikuetan influidu.

Guztiz konforme

>Oier B-k:
>Dena dela, zientzilarien gehiengoa, ulertzeke dauden kontuak ohizko 
>zientziarekin esplikatu daitekela sinesten dutela esango nuke nik. Hots, 
>ziurrenik ez dagoela "indar", " eremu" eta "energia" berri eta guztiz 
>exotikoen beharrik fenomeno haiek ulertzeko.

>Oier G-k:
>Momentuz "zera hori" izendatzeko eta erabiltzeko terminologixa bakarra 
>exotiko xamarra dogu, bai. Izan
>be, "zientzia ofizialan" partez ez dezte alternatibarik eskaintzen.
(...)
>Oier B-k:
>Grabatutako zinta bateko tipo baten ahotsa erabili badezakegu  lasaitzeko , 
>eremu elektromagnetikoaren esplikazioak ere ez du balio.

>Oier G-k:
>Esan detzut hori nik erabiltzen doten irudikapen bat dala. Azalduidazu 
>fisikoki zer gertatzen dan
>"benetan" pazientia eta nere artian tratamentua egitten nabillenian, eta 
>zin dagizut ordutik aurrera
>horixe izango dotela buruan alfa estaduan sartzen naizenian. Baiña azalpen 
>hori emoteko kapaza ez
>zaran bittartian... irudikapen fantasiosuekin moldatu biharko naiz ;-)

Ados ere. "Irudikapen fantasiosuak" egokixak izaten diraz gauzak ulertzeko 
(atomuak be bolatxuak eta planeta sistema txikiak  balira moduan irudikatzen 
doguz). Zoritxarrez, adarjotzaille askok irudikapenei azalpen 
pseudozientifikua ematen detse ta bapatian "indar marabillosuak" agertzen 
dira edonun eta zaila da zer den egia eta zer hitzontzikeria jakitia. 
Adibide politta: http://www.campocuantico.com.ar/st_principio.htm

Beste adibide bat, tristia benetan: http://www.centrodelaser.com/

Honetan, hau aurkitu zeinke: "Qué es el laser: Es una irradiación 
electromagnética y tiene características exclusivas, por ejemplo 
monocromáticas, coherentes, polarizadas.  La irradiación electromagnética no 
afecta  ni destruye el organismo." "Entre la luz solar y la luz  de laser 
existen diferencias tales como; los rayos ultravioletas que son nocivos para 
el organismo, en cambio la luz de laser produce efectos terapéuticos."

Esan beharrik ez dago zeinen arrikustsua izan leiken laser bat. 
Konferentziatan erabiltzen diran hoietako bat (punterua), potentziaren 
arabera, itsu laga leike zuzenian sartzen bajaku begixan. Potentzia altuko 
laser batek kriston erredurak sortu leikez (ta baita hil ere).

Bestela, neurrian hartuta, bisualizazinuak oso baliagarixak dira gauzak 
ulertzeko. Serixo hartzen diran ta arriskutsuak izan leikezen azalpen 
pseudozentifikuak dira arduratzen dostena.

Ta bukatzeko:

>Konturatzen zara, Bikondoa, ni pauso bat aurretik noiala? Historixa osuan 
>legez, bestalde: enpirikuak
>dira aintzindari, eta zientifikuak demostratu gero. Ez eidazuz eskatu neuri 
>proba zientifikorik;
>nahikua dakat nere biharrakin eta...

Enpirikuak normalian aintzindariak izan dira... baina ez beti! Adibide 
polita Neptuno planeta aurkitu zebenekoa da (1846): beste planeten orbitak 
aztertuta ta Newtonen legiak kontutan hartuta, orbitak aldatzen zituen 
"zerbait" zegoela kalkulatu zeben Le Verrier-ek ta Adam-ek, bakoitzak beran 
aldetik, ta beste planeta bat zeguala ondorioztatu zeben. Gallek Neptuno 
topatu zeban, kalkuluak aurresaten zebn posiziotik gradu batera. Halako 
adibide asko dago zientzian. Ta gaur egunian, kalkuuei kriston garrantzia 
emoten jake. Adibidez, Danimarkako talde bat teknologikoki interesgarriak 
diran materialen bila dabil ta eitten daben lehenengo gauzia da materialaren 
propietatiak kalkulatzia, ta haiek onak badira, materiala sortzen saiatzen 
dira, bestela ez.

Halandabe, hobe lanian jarraitzia funtzionatzen badau zientzilarixen 
onespenaren zain geratzia baino.

Oier

_________________________________________________________________
Horóscopo, tarot, numerología... Escucha lo que te dicen los astros. 
http://astrocentro.msn.es/

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to