Oier B-k:
Medikuntza ez-ofizialaren gainean, iritzi ezberdineko
zientzilariak ezagutzen ditut nik: sinesten dutenak nahiz eta ulertu ez, eta
ez dutenak sinesten eta dena plzebo/autosugestio kontua dela diotenak.
Oier G-k:
Gauza asko dagoz hamen, bisturixa sartukotzat zure parrafo honi.
1. "Medikuntza ez-ofiziala" ezileike hartu gauza uniforme baten modura. Baleko
terapiak eta adarjotzailliak, danak batera sartzen dira zaku berian eta sakuko
edukiñori ezin dogu batasun modura hartu diskusiño batian.
2. Medikuntza teknika bat ez da "sinistu" biharreko gauzia. Edo ba dabil, edo
ez dabil. Fedia, kanpora.
3. Placebo efektua oso gutxietsitta dago, bai konnotaziño txarrak hartu arte
be. Baiña oso jente gitxik daki, jarrera mentala modu egokixan enfokatziak,
korputzian aldaketa biokimikuak, neurgarrixak, eragitten dittuala. Beste modu
baten esanda: pertsona bi dakaguz ospittaleko gela batian, belauneko
frakturiakin, toki beretik hautsitta, edade bardiña. Rehabilitaziñuan hasten
dira, neurri bardiñian, ariketa bardiñekin, maiztasun berakin, dana iguala...
jarreria izan ezik. Euretako bat mekaguendioska dago, kristonak esaten bere
belaun putian kontra, hankia ebagi egingo leukela, bla bla bla. Bestia barriz,
jarrera konstruktibo bat dauka, sendatzeko gogua, bere belaun gaixua "maitte"
dau... Lehelenguak 4 hille emongo ba dittu osatzeko, bigarrenak hille 2 egingo
dittu.
Autosugestiñua, placebo efektua... korputzak errekurtsuak dittu gaisotasunei
aurre egitteko, eta ezin badau be, autoanestesiatzeko minik ez sentitzeko.
¿Zergaittik artrosis pizkat dakan 50 urteko paziente batek miñakin ezin bizitta
dago, eta 90 urteko agure zaharrak (artrosis dobliakin) ez dauka minik?
Jarrera mentala modu egokixan enfokatzen dogunian (eta hau biokimika edo fisika
purua da, ez sorginkerixia) gure metabolismua aldatzen dogu. Sistema
endokrinuak hormonak ekoizten dittu, anabolismo/catabolismo edo
eraiki/suntsittu orekan eragitten dogu, gure minan errezeptore nerbiosuen
estimulo umbrala aldatu egitten da... Honi sugestiñua edo placebo efektua
deittu nahi badetzagu, OK: baiña kontua da aldaketa organikua dala,
neurgarrixa. Eta pazientia hobetu egitten da.
Pertsona batzu, jarrera mentalan enfoke hori "energixa garbitzaille" edo halako
irudikapen orientalistekin egingo dau; beste batzu, jangoiko bati errezatzen;
beste batzu, bere medikuanganeko fede itsu batekin; azken fiñian, gauza
bardiñan gaiñian gabiz. Jarrera egoki baten bidez, gure korputzeko prozesu
organikuetan influidu.
Oier B-k:
Dena
dela, zientzilarien gehiengoa, ulertzeke dauden kontuak ohizko zientziarekin
esplikatu daitekela sinesten dutela esango nuke nik. Hots, ziurrenik ez
dagoela "indar", " eremu" eta "energia" berri eta guztiz exotikoen beharrik
fenomeno haiek ulertzeko.
Oier G-k:
Momentuz "zera hori" izendatzeko eta erabiltzeko terminologixa bakarra exotiko
xamarra dogu, bai. Izan be, "zientzia ofizialan" partez ez dezte alternatibarik
eskaintzen: euren ezjakinttasuna aitortu biharrian, "lo que no puedo demostrar
no existe" maximia da nagusi. Nik, esaten detzut, benetan nahiko neuke azalpen
zientifiko bat egitten dotenari; baiña emoten ez dezten bittartian, "zientzia
ofizialan" mugak gaindittu biharra daukaraz nere eguneroko lanian.
Adibide nahikua patetikua akupunturia da. Medikuntza txinatarran meridianuak
("energixa kanalak" txinuen esanetan) ez dira topatzen azterketa mediko europeo
baten. 6000 urte baiño gehixago dakaz medikuntza txinatarrak, oso oso efektibua
da, gero eta gehixago zabaltzen dihardu, eta hamengo "medikuntza ofiziala"
ezikusixana egitten ez dabelako gustoko azalpen teorikorik topatzen...
Oier B-k:
Zure eta bestearen "eremu elektromagnetikoak" benetan kontaktuan jartzen
badituzu, hori neurtu daiteke (baina inork ez du egin, nik dakidala). Baina
hala balitz, zure terapiak eguraldiaren, tenperaturaren, umeltasunaren eta
abar askoren arabera aldatuko litzateke.
Oier G-k:
Eta bai, hala da. Horrek faktoriok eta gehixagok aldatzen dabe bai pazientian
egoeria, bai terapeutian egoeria. Ez da erreza, ez, jentia sendatzia.
Oier B-k:
Grabatutako zinta bateko tipo baten ahotsa erabili badezakegu
lasaitzeko , eremu elektromagnetikoaren esplikazioak ere ez du balio.
Oier G-k:
Esan detzut hori nik erabiltzen doten irudikapen bat dala. Azalduidazu fisikoki
zer gertatzen dan "benetan" pazientia eta nere artian tratamentua egitten
nabillenian, eta zin dagizut ordutik aurrera horixe izango dotela buruan alfa
estaduan sartzen naizenian. Baiña azalpen hori emoteko kapaza ez zaran
bittartian... irudikapen fantasiosuekin moldatu biharko naiz ;-)
Konturatzen zara, Bikondoa, ni pauso bat aurretik noiala? Historixa osuan
legez, bestalde: enpirikuak dira aintzindari, eta zientifikuak demostratu gero.
Ez eidazuz eskatu neuri proba zientifikorik; nahikua dakat nere biharrakin
eta...
Oier B-k:
Henri Broch eta Georges Charpak "Devenez sorciers, devenez savants"
liburuan erradiestesiari eta ura topatzeari buruz egiten dute berba kapitulu
batean. Kontrolatutako egoera batean erradiestesista batekin esperimentuak
egiten dituzte ea ura topatzeko gai den ikusteko, eta emaitzek argi eta
garbi erakusten dute ez dela horrela. Informazio gehiago, Nizako
Unibertsitateko zetetika taldeko web orrian topa daiteke:
http://www.unice.fr/zetetique/index.html Orri berdinean paranormalari eta
bestelakoei buruzko informazio interesgarria dago (batez ere,
eszeptikoentzat!). Galdera bat: ura zein sakoneratan dagoen jakin al daiteke
ziriarekin?
Oier G-k:
Nik esperimentu nahikua txorrak egin dittut radiestesixiakin, serixorik ezebez.
Horretara, ezin detzut hori argittu: Arregik esangotzu hobeto.
O.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]