Fenomeno Oier!

Ondo habil, zalantza barik.

Nik be erradiestesia erabili eta barillak edo pendulua eskutan hartu eta 
neurketak egiteko, alfa egoerara bideratu bihar dot nere burua. Bestela, 
geobiologia neurketan ezin dot askorik sakondu, segurtasunik ez dakat, 
eta bertan behera laga edo beste egun baterako laga bihar izaten dot 
(hau momentuan igartzen dot, normalian). L formako barillekin ostera, 
beta uhinetan egonda be erantzun neuromuskularra sortzea erreza da eta 
edozeini mugitzen jakoz barillok. Teknika honekin egin nahi neban 
frogatxo bat gure "eszeptiko" Gari eta Bikondoarekin, Hartmann izenez 
ezagutzen diran lerrokaduren bila.

"Nere irudikapena (egoera meditatibuetan bisualizaziñuak erabiltzen dittudaz) 
gure eremu elektromagnetikuak kontaktuan jarri, eta nik bere frekuentzixia nere 
maillara (7,5-14 HZ-tara) jaitsiarazten dotela izaten da". Hau oso posible da. 
Erresonantzia hutsa (edozein eremu elektromagnetikok - biologikua edo 
artifiziala - edo bibraziñok beste bati eragiteko biharrezkua dan efektua, 
soinuarekin errez igartzen dana). Eneko! Zuk eskatzen dozuna 
elektroenzefalograma bat da (buruan bentosa batzuk jarri, aparatura konektau 
eta piura ederra eukiko dozue bilera gelan, ja, ja, ja). Badakat, froga 
erradiestesikuak eta enzefalogramaren grafikuak uztartzen dittuan estudiotxoren 
bat. Akaso interesauko jak, Oier.

ondo izan,

asier



oier(e)k dio:

> Asierrek:
>Guk mV tan funtzionatzen dugu eta gure uhin zerebralek dituzten 
>frekuentzia baxuak, Schumann erresonantziaren inguruan dantzan 
>darabiltzagu (gainera erresonantzia horren frekuentzia da esna-lo 
>markatzen duen muga gutxi gora behera). Asko sinplifikatzuz:
>
>    - Delta uhinak: 0-3,5 Hz. Lo sakona.
>    - Theta uhinak: 3,5-7,5 Hz. Meditazio sakona, relaxa, ametsetako loa...
>    - Alfa uhinak: 7,5-14 Hz. Esna, baina mugan, lasaitasun mental 
>sakona, meditazio aktiboa...
>    - Beta uhinak: 14-30 Hz. Esna egoera arruntena. Arrazoitze logikoa, 
>hizketan...
>    - Gamma uhinak: 30 Hz-40 Hz. Histeria, egoera alteratuak.
>
>
>Oier, Asier, oso interesgarrixa da darabizuen diskusiñua. Kontsulta-liburu 
>baterako aiña materixal ba dago hor.
>
>Nere esperientzixia kontau gura detzuet. Ni jentia osatzen saiatzen naiz 
>(fisioterapeuta modura) eta juan dan urtietan, modu guztiz enpirikuan, "alfa" 
>estadu hori gero eta presentiago dago nere bizitzan. Konklusiño hori ointsu 
>etaratakua da, jakiña: oin arte, nik obserbatutako dato kurioso mordo bat 
>baiño ez ziran.
>
>Konturatu naiz, esate baterako, ba dirala terapia talde batzu eskala 
>konbentzionaleko klasifikaziñotik urten egitten dirazenak. Gure biharrian 
>erabiltzen doguzen teknika miofaszialak, adibidez, medikuntza ofizialan 
>kanonetatik urtetzen dira. Adibidez:
>- Eurak egitteko, terapeutok "alfa" estado batera jaitsi bihar izaten gara 
>(Asierren berbak erabillitta: egoera meditatibuan uhin zerebralak 7,5-14 
>Hz-tara jaisten dira). Ez ba gara estado horretan jartzen, terapixiak ez dau 
>funtzionatzen. Eta ez da placebo efektua (pazientiak ez dau normalian honen 
>barri izaten-eta).
>- Hónek teknikotan, tejido lesionatu baten gañian eskua jartzen dogunian, 
>tejidua berez "mobidu" egitten da eta berak gidatzen gaittu sendatzeko bihar 
>diran mobimenduetara. Hau bereziki deigarrixa izaten da esguince cervicalen 
>ondorixuetan (batzutan emoten dau El Exorcistako umia dakagula esku tartian).
>
>Antzerako gauzia gertatzen da osteopatia craneo-sacroko teknikekin. Medikuntza 
>ofizialan arabera buruko hazurrak ez dira mobitzen, eta meninge-garun maillan 
>fisikoki eragitteko modurik ez dago: baiña terapia hónekin aldaketa organikuak 
>lortzen doguz, eta gaitzak osatu egitten dira. Korputzeko fisiologixian parte 
>txiki bat baiño ez dogu ezagutzen, eta Oier eta Asier darabixen gaixan 
>(neurofisiologixan) asko dakagu ikasteko.
>
>Intuiziñoz susmatzen doten gai bat be badago. Askotan suertatzen da, eta nere 
>lan esparru faborituetako bat da, paziente bat guztiz alteratuta etortzia 
>(Gamma uhinak: 30 Hz-40 Hz, histeria?). Tratamenduan hasi, eta nere 
>irudikapena (egoera meditatibuetan bisualizaziñuak erabiltzen dittudaz) gure 
>eremu elektromagnetikuak kontaktuan jarri, eta nik bere frekuentzixia nere 
>maillara (7,5-14 HZ-tara) jaitsiarazten dotela izaten da. 
>
>Nik ez dakat hau elektrofisiologikoki frogatzeko modurik. Bakarrik dakitt, 
>histeriatik lokartzera pasatzen dirala askotan. Ba dakitt bebai hau 
>arriskutsua dala, eta hain zuzen be alderantzizkua gertatu leikiala: 
>pazientiak neu azeleratzia. Eta osasun profesionalak ezagutzen badozue, danok 
>aittatuko detzue batzutan "vampiros de energía" tipoko pazientiak ba dirala, 
>eurekin egon eta lur jota lagatzen zaittuenak... Eremu ezezagun bat ba da hor, 
>horixe ba dala.
>
>Bestalde, nere ibilbidian kontaktua izan dot medikuntza txinatarrakin (chi 
>kung) eta, nere harridurarako, bide guztiz desberdin batetik antzerako 
>helmugara heltzen naiz; bere praktika eta filosofixan murgildu ahala, ikusten 
>dot teknika honen mesede printzipalak dastatzeko (fisikuak eta neurgarrixak 
>dirazenak), norbere burua "alfa" estadu horretan jarri biharra dagola. 
>Bestela, gimnasia sueca egittia morokua da.
>
>Eta azkenik, bere sasoian UEU-n Medikuntza Fisikoko ikastaruan parte hartu 
>nebanian, mediko eta fisio "ofizialokin" batera Julen Petralanda egon zan 
>irakasle: eta haren eskutik, geobiologixa asuntuak entzun nittuan 
>estraiñekotz, eta radiestesia praktika anekdotiko batzu egitteko aukeria izan 
>neban. Eta bertan imajinatu zerekin topatu nintzan: ura topatzeko varillak ez 
>ziran mobitzen "alfa" estadu horretara jaisten ez banintzan.
>
>Edozelan be: Oier eta Asier hor dabiz fisikaz berbetan, baiña fisiologixaz ez 
>dakixe asko; neurofisiologuak biharbada kimikaz larregi arduratzen dira, baiña 
>pazientiak ez dittuez tratatzen; gu pazientiak tratatzen doguz, baiña ez 
>dakigu ez fisikaz ezta neurofisiologixaz be. Gai guztietaz dakixanik ez 
>dagonez, alderdi honetako aurrerakuntzak duda barik elkarlanetik etorriko 
>dira, edo ez dira etorriko.
>
>Bittartian, nik enpirikoki jarraittuko dot marxtxan. Baiña benetan diñot, nere 
>buru arrazionalistiak nahiko leukela esku tartian izaten dotenari azalpen 
>zientifiko bat topatu!
>
>O.
>
>
>
>
>
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>  
>


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to