EITBko artikuluak diñona ez da bape harritzekua. Hori berdiñori salatu dogu zerrenda honetan behin baiño gehixagotan. Eztabaida bera be "suspentsoan" laga neban nere aldetik, eztabaida bera ezinduta zegualako, AHTian aldekuek zentzuzko errazoi minimorik emoten ez zebena ikusitta.
Alde egoteko, errentagarrittasuna, bideragarrittasuna, erabilgarrittasuna, argindar biharrak eta itturrixak (CO2 sortzailiak eta nuklearrak), kaltiak eta hónek kaltien neurri zuzentzailiak azaldu biharko lirakez. Baiña ez dira azaltzen, eta gizartiari begira, PP eta Gebbelsen estilora jokatu nahi izan dabe gure botuez ezarritako agintarixek, eta diru publikoz ordaindutako propagandaz gain, ganorazko errazoi bakartzat "partidukraziaren" egitasmo/agintasmo dalakua agertu jaku. Eta klaro, honekiko fedia. Bestalde, Frantzia energia nuklearrari esker AHT gehixen dakan herrialdia izaki, eta askoren susmua izanda hemengo AHTak Frantziako energia soberakina erabiliko dabela, ezin izan dot ulertu Amatiñon sorkuntzako "Nahiago CO2, nuklearra baiño". Horrez gain, energia nuklearraren ekoizpena Kyotoko gomendioetatik kanpora geldittu zan erauzketako larregizko CO2agaittik. Ah!! ziklo konbinatuzko zentralak, hauek bai onak!! Horrelako argumentu erredukzionistak dira gure seme-alaba-ilobei mundu beruago eta erradiaktibuago bat lagako detsenak. Horrelako argumentuak bizitzaren etsai dira. Ondo bizi, Asier Arregi [EMAIL PROTECTED](e)k dio: >Unibersidadeko hainbat irakaslek txosten bat egin dabe jakitteko jendiak >zenbat dakixan eta ze informaziño dakan AHTen gaiñian. Eta emaitza: hutsa, >ez dakite ezer >Hona hemen loturia: http://www.eitb24.com/noticia/eu/B24_38353 >Hainbeste diru kostauko dana eta hainbeste kalte egingo dabenan gaiñian >informaziñorik ez emotia! Zergaittik? zer gura dabe ezkutatu? >leire >_______________________________________________ >Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > >http://www.eibar.org/zerrenda > >harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
