2007/3/9, [EMAIL PROTECTED] <[EMAIL PROTECTED]>:
> Unibersidadeko hainbat irakaslek txosten bat egin dabe jakitteko jendiak
> zenbat dakixan eta ze informaziño dakan AHTen gaiñian. Eta emaitza: hutsa,
> ez dakite ezer

Ikerketetan gutxitan galdetzen da, baina galdetzen denean hiritarrek
aitortzen duten informazio maila normalean oso bajua izaten ia edozein
gaiari buruz.

Ezaguera mailari buruz, iritzi ikerketa soziologikoetan egiten den
galdera, askotan, mota honetakoa izaten da:

- "Entzun al duzu ezer homosexualen arteko ezkontzak arautzen dituen
legeproiektuari buruz?" ,
-  "entzun duzu ezer Euskadiko aurrezki kutxen bateratze posibleari buruz?"
- "entzun duzu ezer Europar Batasunari buruz..."  eta horrelakoak.

Baina ez ordea: " informatua zaude gai horri buruz?"

Hala ere, batzutan itauntzen da, bai, eta emaitzak AHTaren gaiaren
ingurukoaren tankerakoak izaten dira.  Adibide pare bat, baino ez,
teoriaz "gai garrantzitsuak" direnen inguruan:

Kontzertu Ekonomikoari buruz 2002ko ekainean Prospekzio Soziologikoen
Gabineteak  galdetzen zuen

"Generalean eta Kontzertu Ekonomikoari dagokionez, nola sentitzen
zara: oso informatua, nahikoa informatua, ez oso informatua edo batere
informatua? "

Bada, AHTaren kasuan bezala, %67a ez oso informatua edo batere
informatua dagoela dio!! ikusi Iritziak 3:
ftp://gvas.euskadi.net/pub/gv/estudios_sociologicos/iritziak3.pdf

2005eko martxoan Prospekzio Soziologikoen Gabineteko ikerketan galdera
hau egiten zen hainbeste zeresan eman zuen Estatuto Berria edo
"Ibarretxe plana"-ri buruz:

Zure ustez baduzu nahikoa informazio Eusko Parlamentuak onartutako
Estatutu Berrirako Proposamen horri buruz?

Ba, AHTaren kasuaren antzera, inkestatuen % 63ak esaten du ez dela
sentitzen nahiko informatua! , emakumeen kasuan %68a da. Ikusi:
ftp://gvas.euskadi.net/pub/gv/estudios_sociologicos/05sv27autogobierno.pdf

Baina oraindik harrigarriagoa (edo ez, ez dakit jada),  hamar
herritarretatik bakarrik bik (%19k) dakite gaur egun Europar Batasuna
25 estatuk osatzen dutela. %80ak ez dakite Ikusi:  iritziak 11:
ftp://gvas.euskadi.net/pub/gv/estudios_sociologicos/06iritziak11.pdf

AHTaren gainean ezezik, jakin nahi nuke zenbat dakien jendeak
homosexualen arteko ezkontzak arautzen dituen legeproiektuari buruz,
Euskadiko aurrezki kutxen bateratze posibleari buruz,  Saneamendu
sareari buruz, etabar, etabar, ... seguru nago kasu askotan %69 gora
legokeela.

Dena den, esanguratsuak diren beste pare bat datu azken Soziometrotik aterata:

Nolako interesa duzu politikataz? Interes gutxi edo batere interesik
ez: inkestatuen %71a
Pozik zaude demokraziak duen funtzionamenduarekin? ez oso pozik edo
batere ez: %62

Gutxi gora behera portzentaia hauek ez dira aldatzen azken ez dakit
zenbat urteetan :-)
Ikusi: ftp://gvas.euskadi.net/pub/gv/estudios_sociologicos/06sv3211.pdf

Portzierto, albisteaz aparte inork daki non aurki daiteke Leirek
aipatzen duen txosten hori?

Eneko
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to