Azken paragrafoan erratu egin naiz. Esan nahi nuen: Ekonomikoki errentagarria izango dela ez dut zalantzarik. EKOLOGIKOKI izango duen eraginak, beldurra ematen dit. Josu.
2007/3/14, Josu Mendicute <[EMAIL PROTECTED]>:
Gauza bat da zer nolako eragina daukan AHTak gure ingurunean, eta beste bat gizarteari momentu honetan zenbat interesatzen zaion gaia. Gizarte arrunta ez dago larrituta AHTaren inguruan. Asier Arregik ez du esango ez duela informaziorik, esango duena da ez duela AHTaren aldeko nahi duen informazioa. Berak gehiago eskatzen du, benetan arduratuta dagoelako, hau da, berarentzat inplikazio handiko gaia da. Asier Arregi ez dute publizitate sinplez konbentzituko, baizik eta argumentu sendoz. Baina Asier Arregi moduko gutxi daude Euskadin, eta Eusko Jaurlaritzari interesatzen zaiona gizarte arrunta da. Eta horiei ez zaie konbentzitzen informazio huts sendoz, baizik eta kanpo-ibilbidetik egindako publizitatez. Euskal gizartearen gehiengoa ez dut uste benetan AHTak larritzen duenik. Mingarria izango da askorentzat (bai aldeko bai kontrakoentzat), eta seguraski horrek gehiago laguntzen die aurkakoei: gazteriaren zati handi batek diskurtsoa segituan barneratzen duelako, gero etengabe kanporatzeko. Hortaz, zure galderak ez zetozen nere mezuaren harira, Leire. Helere erantzungo dizut. Ekonomikoki errentagarria izango dela ez dut zalantzarik. Ekonomikoki izango duen eraginak, beldurra ematen dit. Baina hori beste kontu bat da. Gakoa da: informazio gutxi dago... baina benetan gizarteak informazio gehiago nahi al du? Josu. 2007/3/14, [EMAIL PROTECTED] <[EMAIL PROTECTED]>: > > Josuk: > > Bai, informaziñoa falta da. Baña informaziñoa nahi dugu ala? > > Gehiengoarendako inplikaziño txikiko gaixa dala uste dot. > > --------eritxixa emoteko, informauta egon bihar. > Inplikaziño txikixa? badakizu zenbat milloi euro balio izango daben, > zelako koste ekologikua pagauko dogun? egindakuan makiñatxo bateri > damutuko jako. > leire > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] >
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
