Gauza bat da zer nolako eragina daukan AHTak gure ingurunean, eta beste bat
gizarteari momentu honetan zenbat interesatzen zaion gaia. Gizarte arrunta
ez dago larrituta AHTaren inguruan. Asier Arregik ez du esango ez duela
informaziorik, esango duena da ez duela AHTaren aldeko nahi duen
informazioa. Berak gehiago eskatzen du, benetan arduratuta dagoelako, hau
da, berarentzat inplikazio handiko gaia da.

Asier Arregi ez dute publizitate sinplez konbentzituko, baizik eta argumentu
sendoz. Baina Asier Arregi moduko gutxi daude Euskadin, eta Eusko
Jaurlaritzari interesatzen zaiona gizarte arrunta da. Eta horiei ez zaie
konbentzitzen informazio huts sendoz, baizik eta kanpo-ibilbidetik egindako
publizitatez.

Euskal gizartearen gehiengoa ez dut uste benetan AHTak larritzen duenik.
Mingarria izango da askorentzat (bai aldeko bai kontrakoentzat), eta
seguraski horrek gehiago laguntzen die aurkakoei: gazteriaren zati handi
batek diskurtsoa segituan barneratzen duelako, gero etengabe kanporatzeko.

Hortaz, zure galderak ez zetozen nere mezuaren harira, Leire. Helere
erantzungo dizut. Ekonomikoki errentagarria izango dela ez dut zalantzarik.
Ekonomikoki izango duen eraginak, beldurra ematen dit. Baina hori beste
kontu bat da. Gakoa da: informazio gutxi dago... baina benetan gizarteak
informazio gehiago nahi al du?
Josu.




2007/3/14, [EMAIL PROTECTED] <[EMAIL PROTECTED]>:

Josuk:
> Bai, informaziñoa falta da. Baña informaziñoa nahi dugu ala?
> Gehiengoarendako inplikaziño txikiko gaixa dala uste dot.

--------eritxixa emoteko, informauta egon bihar.
Inplikaziño txikixa? badakizu zenbat milloi euro balio izango daben,
zelako koste ekologikua pagauko dogun? egindakuan makiñatxo bateri
damutuko jako.
leire
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to