Enekok:
    >Dena den, esanguratsuak diren beste pare bat datu azken Soziometrotik 
aterata:
    >Nolako interesa duzu politikataz? Interes gutxi edo batere interesik 
ez: inkestatuen %71a

    Ondorioa zein da? ba ondo bereiztu behar dala jendeak diñuana eta 
jendeak dakiena/dagiana.

    E.H.an abstenziño normala +- %35 da. Horretxek dira politikan interes 
gutxi edo batere ez dakenak.

    Tensiño politiko handixena izan danian, abtenzionistak %20 izan dira, 
horrek izan leikez politikan bape interesik ez dakenak. Baina izan leikez be 
gutxixeago, ezagutzen ditut nik be abstenzionista aktiboak, hau da, 
politikan interesatuak diranak baina bere jarrera politikoa abstenitzea 
dana.

    Eta politikaz preguntatzen detsenian lez, berdin-berdin diñua guzurra 
trenaz galdetzian, auzokoen bizimoduaz, telebisiño ohituraz, jarduera 
sexualaz, soldataz...    Ez da dana sinistu behar, ezta komeni jakunian bez.

    it


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to