Oso ondo, Elena. Ze zehatz kontatzen dittuzun gauzak. Nik millaka buelta emon, eta ez hain argi. Hori da, zeiñek zintzarrixa jarri? leire
> ostiraleko ...eta kitto! aldizkarirako: > > > > Sasoiz kanpo > > > > Abuztuan Olentzero kantatzea bezala, irudi dezake sasoiz kanpokoa dela > martxoaren 8tik kanpo gizon eta emakumeen arteko berdintasunaz jardutea. > Tira, izango da baita ere sexua dela-eta diskriminazioa badagoela esate > hutsa sasoiz kanpokoa irudituko zaionik. > > Lortu dugu behintzat emakumeen diskriminazioa gauza zatartzat hartzea, eta > behintzat gaur egun zaila da pertsonak zuzen-zuzenean sexuaren arabera > baztertzen direla topatzea, desberdinkeriak modu sibilinoagoan egiten > direlako. Hala ere geratzen dira XXI mendeko Eibar aurrerakoian esparru > batzuk, gizonen esparruak, non emakumeak, emakume izateagaitik > eskubidebako sujetu diren. Eta horrela bazterketa horiek idatzita daude > eta inor ez da horregaitik gorritzen. > > Sozietate esaten zaizkien lokal batzuetan bazkide batek ez dauka bere > alabari eskubidea oinordetzan ematerik. Bai ostera alabaren lagun bati, > maitale bati, auzoko bati edo kalean trink egindako bati (gizona bada, > nola ez). Ah, baina dio besteak, talde batek bere lokalean ezin al ditu > bere arau propioak ezarri? Ez jauna. Horrexetarako daukagu, besteak beste, > duela bi urte Eusko Legebiltzarrak onartu zuen Emakume eta Gizonen arteko > berdintasunerako Legea. Lege honek agintzen die Udalei, besteak beste, > bere arauak emakume eta gizonen arteko berdintasun printzipioaren arabera > jarraitzen direla jagon dezatela, eta baita ere sexua dela-eta ematen > diren diskriminazioen kontrako neurriak har ditzatela. Legea eskuan, ikusi > beharko litzateke Udalak ahalmena izango luken horrelako lokalei, edo > emakumeen sarrera galerazita daukatenei, ba, esate baterako udal lizentzia > kentzea. Zeinek ipini baina txintxarria katuari. > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
