Ados. Baina galdera... gizon batek badu eskubidea Andretxeako zerbitzuak
erabiltzeko, ala Eibarren dagozan pare bat emakumeen soziedade horietan
parte hartzeko? Hori ere Eusko Legebiltzarrak onartutako lege horren
aurkakoa da?
Josu.

El día 15/03/07, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> escribió:

 Ni zeharo bat nator eta, inoiz aurretik aitortu izan dudanez, nik
gizonezkoen soziedadeen alde izan ditzakedan arrazoi guztiak hautsi egiten
zaizkit konturatzen naizenean nere seme-alabek eskubide berdin-berdinak
beharko lituzketela ni bazkide naizen soziedadean.

Baina... eta galdera da.

Demagun eibartar batek sozio izan nahi duela Debako soziedade batean (ez
da anekdota hutsa, guztiz kontu arrunta baizik) eta arazoak dituela...
eibartarra delako edo, hobeto esan, debarra ez delako. Honek ez du
oinarrizko giza-eskubide unibertsalen bat hausten?

Amatiño

 ------------------------------
*De:* [EMAIL PROTECTED] [mailto:
[EMAIL PROTECTED] *En nombre de *Elena Laka
*Enviado el:* jueves, 15 de marzo de 2007 13:25
*Para:* Eibartarrak
*Asunto:* [eibar] sasoiz kanpo

 ostiraleko ...eta kitto! aldizkarirako:



Sasoiz kanpo



Abuztuan Olentzero kantatzea bezala, irudi dezake sasoiz kanpokoa dela
martxoaren 8tik kanpo gizon eta emakumeen arteko berdintasunaz jardutea.
Tira, izango da baita ere sexua dela-eta diskriminazioa badagoela esate
hutsa sasoiz kanpokoa irudituko zaionik.

Lortu dugu behintzat emakumeen diskriminazioa gauza zatartzat hartzea, eta
behintzat gaur egun zaila da pertsonak zuzen-zuzenean sexuaren arabera
baztertzen direla topatzea, desberdinkeriak modu sibilinoagoan egiten
direlako. Hala ere geratzen dira XXI mendeko Eibar aurrerakoian esparru
batzuk, gizonen esparruak, non emakumeak, emakume izateagaitik eskubidebako
sujetu diren. Eta horrela bazterketa horiek idatzita daude eta inor ez da
horregaitik gorritzen.

Sozietate esaten zaizkien lokal batzuetan bazkide batek ez dauka bere
alabari eskubidea oinordetzan ematerik. Bai ostera alabaren lagun bati,
maitale bati, auzoko bati edo kalean trink egindako bati (gizona bada, nola
ez). Ah, baina dio besteak, talde batek bere lokalean ezin al ditu bere arau
propioak ezarri? Ez jauna. Horrexetarako daukagu, besteak beste, duela bi
urte Eusko Legebiltzarrak onartu zuen Emakume eta Gizonen arteko
berdintasunerako Legea. Lege honek agintzen die Udalei, besteak beste, bere
arauak emakume eta gizonen arteko berdintasun printzipioaren arabera
jarraitzen direla jagon dezatela, eta baita ere sexua dela-eta ematen diren
diskriminazioen kontrako neurriak har ditzatela. Legea eskuan, ikusi beharko
litzateke Udalak ahalmena izango luken horrelako lokalei, edo emakumeen
sarrera galerazita daukatenei, ba, esate baterako udal lizentzia kentzea.
Zeinek ipini baina txintxarria katuari.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to