Ni zeharo bat nator eta, inoiz aurretik aitortu izan dudanez, nik gizonezkoen soziedadeen alde izan ditzakedan arrazoi guztiak hautsi egiten zaizkit konturatzen naizenean nere seme-alabek eskubide berdin-berdinak beharko lituzketela ni bazkide naizen soziedadean. Baina... eta galdera da. Demagun eibartar batek sozio izan nahi duela Debako soziedade batean (ez da anekdota hutsa, guztiz kontu arrunta baizik) eta arazoak dituela... eibartarra delako edo, hobeto esan, debarra ez delako. Honek ez du oinarrizko giza-eskubide unibertsalen bat hausten? Amatiño
_____ De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Elena Laka Enviado el: jueves, 15 de marzo de 2007 13:25 Para: Eibartarrak Asunto: [eibar] sasoiz kanpo ostiraleko ...eta kitto! aldizkarirako: Sasoiz kanpo Abuztuan Olentzero kantatzea bezala, irudi dezake sasoiz kanpokoa dela martxoaren 8tik kanpo gizon eta emakumeen arteko berdintasunaz jardutea. Tira, izango da baita ere sexua dela-eta diskriminazioa badagoela esate hutsa sasoiz kanpokoa irudituko zaionik. Lortu dugu behintzat emakumeen diskriminazioa gauza zatartzat hartzea, eta behintzat gaur egun zaila da pertsonak zuzen-zuzenean sexuaren arabera baztertzen direla topatzea, desberdinkeriak modu sibilinoagoan egiten direlako. Hala ere geratzen dira XXI mendeko Eibar aurrerakoian esparru batzuk, gizonen esparruak, non emakumeak, emakume izateagaitik eskubidebako sujetu diren. Eta horrela bazterketa horiek idatzita daude eta inor ez da horregaitik gorritzen. Sozietate esaten zaizkien lokal batzuetan bazkide batek ez dauka bere alabari eskubidea oinordetzan ematerik. Bai ostera alabaren lagun bati, maitale bati, auzoko bati edo kalean trink egindako bati (gizona bada, nola ez). Ah, baina dio besteak, talde batek bere lokalean ezin al ditu bere arau propioak ezarri? Ez jauna. Horrexetarako daukagu, besteak beste, duela bi urte Eusko Legebiltzarrak onartu zuen Emakume eta Gizonen arteko berdintasunerako Legea. Lege honek agintzen die Udalei, besteak beste, bere arauak emakume eta gizonen arteko berdintasun printzipioaren arabera jarraitzen direla jagon dezatela, eta baita ere sexua dela-eta ematen diren diskriminazioen kontrako neurriak har ditzatela. Legea eskuan, ikusi beharko litzateke Udalak ahalmena izango luken horrelako lokalei, edo emakumeen sarrera galerazita daukatenei, ba, esate baterako udal lizentzia kentzea. Zeinek ipini baina txintxarria katuari.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
