Uste dut behin baino gehiagotan komentatu dugula gai hau zerrenda honetan, baina azken asteetan nire buruko filologoak (badakizue, euskaldunok filologo bat daukagu buruan) belarriko mina sentitzen du ETBren albistegiak entzutean.
Edo gaizki ikasi dut nik eta dena ondo esaten dute edo nongo eta noren guztiak alderantziz esaten dituzte: Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Gipuzkoako EAko presidentea, Athletic-eko presidentea, Kutxako Ingurumen Zuzendaria, Kirol Federakuntzako Diziplina Arautegia... Kasu guzti horiek ez al dira noren/zeren moduan eta ez nongo moduan deklinatu behar? Hau da: Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria, Gipuzkoako EAren presidentea, Athletic-en presidente, Kutxaren Ingurumen Zuzendaria, Kirol Federazioaren Diziplina Arautegia... Zer diote zuen filologoek? Mikel Filologatzen _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
