NONGO/NOREN artian zein aukeratu...?  Halako kasuetan nere senak esaten 
destana egitten dot eta kitto. Egixa esan, lasai asko erabiliko neukez 
Mikelek txartzat emoten dittuenak, bestiak baiño errezago segurutik. 
Dana dala, nere ustez, zer aitzen emon nahi dan, bixak dare ondo.

Gauza askorik argitzen ez badau be, ikusi Zubiritarren 'Euskal Gramatika 
Osoa' 362. orrialdian NONGO/NOREN-en arteko auziaz dakarrena.

Serafin

Mikel Larreategi(e)k dio:
> Uste dut behin baino gehiagotan komentatu dugula gai hau zerrenda
> honetan, baina azken asteetan nire buruko filologoak (badakizue,
> euskaldunok filologo bat daukagu buruan) belarriko mina sentitzen du
> ETBren albistegiak entzutean.
>
> Edo gaizki ikasi dut nik eta dena ondo esaten dute edo nongo eta noren
> guztiak alderantziz esaten dituzte:
>
> Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Gipuzkoako EAko presidentea,
> Athletic-eko presidentea, Kutxako Ingurumen Zuzendaria, Kirol
> Federakuntzako Diziplina Arautegia...
>
> Kasu guzti horiek ez al dira noren/zeren moduan eta ez nongo moduan
> deklinatu behar? Hau da:
>
> Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria, Gipuzkoako EAren presidentea,
> Athletic-en presidente, Kutxaren Ingurumen Zuzendaria, Kirol
> Federazioaren Diziplina Arautegia...
>
> Zer diote zuen filologoek?
>
>
> Mikel
> Filologatzen
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
>
>   


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to